Hurrengo
orrialdeetan aurkezten dizkizuegu ERANDIO BHIko bigarren mailako ikasleok Erdi Aroko hiri
batzuei buruz egindako lanak.
Lanak oinarritu dira gidoi honetan.
Mundua liburu bat bezalakoa da; ez dutenak bidaiarik egiten lehen orrian geratzen dira. Horrela aurkezten du Manuel Peréz Bañezek, IES Antonio Dominguez, Sevillako ikastetxeko irakasleak bere proiektua. "El mundo por Maleta" izena du, eta 24 orduko bidaia planteatzen du munduan zehar. Oso interesgarria, aukera asko zabaltzen ditu lan egiteko. http://elmundopormaleta.wikispaces.com/ Honen inguruan sortutako ideiak.
Historian zehar buelta bat emateko prest? Hartu linterna, eta sartu tunelean, atzera egingo dugu denboran. Mesopotamiatik eta Egiptotik ibili beharko zarete. Zuen lana maketa bat egitea izango da. Webquest honetan bidea duzue, lehenzibilizazioak1.
Atzokoa egun tristea, Kukutza bota zuten, zerbait txarra egin al dute?, nik dakidanez ez. Gure ametsak ezin izango dituzte bota. Amorrua , baina itxaropena ere bai. Aurrera Kukutzazaleok. Ezagutzen ez duzuenontzat merezi dizue bideo hau ikustea, gero zuek baloratu.
Aro modernoan gaude XVI, XVII. mendeetan, hona hemen garai horietako pertsonai batzuk. Aukeratu bat, zuk nahi duzuna, berari buruz informazio bildu eta zure ataza glogster bat egitea izango da. Glogster bat poster bat egitea da, baina era digitalean. Ikasteko egiten hemen duzu bideo tutoriala.
Nieves Prieto Tassier eta Fernando López Castillok egindako laburmetrai honetan Mexikotik Amerikako Estatu Batuetara inmigranteen bidea azaltzen da, euliak bezala trenean, Veracruz itxaropenerako oihua, "las patronas" emakume ausartiak...
Inportantea da pertsonak positiboki baloratzea,inportantea da bere gauza onak ateratzea, inportantea da ondo sentiarazi pertsona hori, inportantea da pertsona hori balidatzea ("Validation"). Hausnarketarako gidoia
Joshua Weigelek zuzendutako laburmetraian bizitzaren aurrean zer egin, erronkeei nola aurre egin, bizitza ikuspegia ezberdinak... agertzen dira. Hemen duzue ere lan egiteko gidoi posible bat
1836ko Gabon gaua, gau iluna, elur-ekaitza, 1936an legez, Historiak gerra zibil batean topatzen gaitu... . Erandion, Lutxanan, gure ikastetxearen azpian. Batzuk karlistak Carlos Borboiaren alde, Lutxanan gotorlekua dute eta Asua ibaiaren ondoan, ZUBIAN posizioak hartu dituzte; besteek liberalek Isabel II.aren aldekoek, Portugaletetik etorriz Espartero buru dute, Ibaizabal zeharkatu, zubian topo egin... liberalek karlistak desplazatzen dituzte..., gero Enekuritik Bilbora sartu eta "askatzeko"...
Gure hurbiltasun geografikoa dela ta, 175 urte laster beteko direla kontutan izanda... aurten LUTXANAKO BATAILAREN inguruan kokatu nahi ditugu ikastetxean egin nahi ditugun aktibitate batzuk, hasiera emateko Zumalakarregi Museora egindako bisita eta plastika arloan ikasleek egindako ekarpena, irudien bidez.
(handiagoan ikusi nahi ezkero, klik egin irudiaren erdian)
Laster beste arloetan egindakoak izango ditugu, Gizarte Zientziak ( Lutxanako Historia), Informatika (bideoa muntaia), Musika (orduko musika)... eta guztiari bukaera emango dion Inauteria (denok mozorrotuta, karlista, liberal...) Ongi egin dagizuela.
Erdi Aroan XII-XIV mende bitarte Bizkaiko herri batzuk hiribildu izateko pribilegio gutuna jaso zuten, lan honekin pixka gehiago ezagutuko ditugu, zein urtean hiribildu bihurtu ziren, nork eman zien gutuna, nor zen pertsona hori, zenbat jende bizi da gaur egun, argazki batzuk topa, bideo bat ere, webgune bat informazio ematen duena... . Hau guztia egiteko fitxa hau jarraitu. Bukatuz gero www.dipity.com erabiliko dugu informazioa igotzeko, horrela gure hari kronologikoa informazio guztiarekin izango dugu. Hau egiteko hemen duzue tutoriala. Klasean ere azalduko dugu prozedura.
Euskal Herriaren (euskaraz hitz egiten duen herria) historia ikasteko beste modu bat, Inazio Perurenaren ikasgai magistrala kazetari baten aurrean.Ados egon ahal zara edo ez, baina behintzat argi hitz egiten du.