Egin dugun edo sartu nahi dugun grabaketa gordeta eduki behar dugu ordenadorean eta bertatik internetera igo, honetarako programa batzuk ditugu. Bi aipatuko ditut hemen
imeem eta beste post batean agertu den
goear . Nik goear erabili dut, lehenengo bertara sartu eta erregistratu behar zara. Erregistratu eta gero goikaldean "upload" klikatu eta irtetzen den pantailan "examinar" klikatu, bilatu gordeta duzun audioren bat, mp3an egon behar da, eta berriro eman "upload". Horrela baduzu zure grabaketa edo zure abestia "goear"en. Hurrengo pausua azalduta duzu blog honen "nola sartu abesti bat blog batean" deitzen den artikuluan.
Beste aukera bat gure irrati tailerrean urte honetan erabiltzen ari garen espazioa gordetzeko saioak
euskaltube izaten ari da, erreza da, euskeraz dago.Bertan gorde egiten ditugu,
audicity programarekin egindako garbaketak eta gero bertatik
kukularrairratia.blogspot.com blogean ipini.