miércoles, 16 de diciembre de 2009

Argazkiekin muntaiak egin nahi dituzula?


Bai horixe, argazkiak dituzula, lagunen, familien edo edozeinen aurpegiekin eta egoera ezberdinetan ipini nahi dituzula baina ez dakizula nola?. Hau baino errezegorik ez dakit topatuko duzuen. Gure gaztelaniako irakasleak, Inesek zabaldu zigun eta ordutik hona ikastetxeko irakasleria jolasten... Mila esker Ines. Hemen duzue helbidea http://www.photofunia.com/. Arazorik ez duzue izango, zabaldu, aukeratu nahi duzuen txantiloia, aukeratu gordeta duzun argazki bat eta kitto, berak egingo dizu guztia. Animo, gabonetako opariak egiteko aproposa.

Itzuli nahi gaztelaniatik euskarara?


Itzuli nahi gaztelaniatik euskarara? Hemen dugu beste saikera bat, hobetu beharra du, bidean ari dira, http://www.opentrad.com/.

sábado, 12 de diciembre de 2009

Erdi Aroa, ibilbideak Iberiar penintsulatik, mapen bidez

Hemen dituzue 27 mapa, Erdi Aroko ibilbideak Iberiar penintsulan zehar. V. mendetik XV. mendera. Al Andalus, Asturias, Leon, Gaztela, Portugal, Nafarroa, Aragoi, Katalunia... . Mapak jarraitzeko gida bat ere prestatuta duzue. Deskargatu nahi izan ezkero hemen dituzue, mapen gida eta mapak.

jueves, 3 de diciembre de 2009

Erdi aroa, atlas historikoa


Erandio BHI, DBHko bigarren mailako ikasleentzat
Testu liburuan dituzuen mapetatik aparte, hemen dituzue zenbait mapa lagungarri izan ahal direnak bertan klikatuz ikusi eta kopiatu ahal dituzu, (kopiatzeko aukeratu duzun maparen gainean klik egin, zabalduta dagoenean sagua bere gainean ipini eta eskumako botoia klikatu eta "copiar imagen" aukeratu, gero itsatsi ahal duzu word batean editatu ahal izateko). Mapa hauek Estanis maisu jatorrak eta langileak zuentzat prestatu ditu.
Animo!!! Bigarren mailako ikasle langile. Ongi egin lana.