jueves, 17 de mayo de 2012

martes, 15 de mayo de 2012

jueves, 19 de abril de 2012

Rumik... konpetentziak lantzen?

Erandio BHI ikastetxean rumik kuboaren inguruan lehiaketa bat antolatu dugu. Oinarrizko zortzi konpetentziak garatzen??? Ikus bideo, zein konpetentzi garatzen dira?. Eztabaida zabalik dago.

martes, 17 de abril de 2012

Maitasun gutunen lehiaketa 2011-12

Erandio BHIn urtero bezala "Maitasun gutunen lehiaketa" antolatu dugu. Hemen dituzue liburuxka honetan aurtengo finalisten gutunak. Disfrutatu irakurtzen

lunes, 12 de marzo de 2012

miércoles, 8 de febrero de 2012

Ipini kronometroa zure ordenagailuko pantailan

 Zertarako kronometroa? Klasean dauden denborak kontrolatzeko, bai irakasleak, bai ikasleak.
Arbela digitalean bistan izan ahal duzu kronometroa. Ikasleei ematen diezula 30 minutu lanen bat burutzeko, martxan jarri kronometroa, soinu batekin denbora agortu dela esango dizu. Denak ikusi ahal izango dute, eta denbora kudeatu.
Batzutan Eskola 2.0 programako minieramangarriak, portatilak, erabiltzen ari garenean ikasleekin ez gara denboraz oroitzen, konturatu gabe klase aldaketa dator eta dena batu gabe. Nahiko praktikoa  izan daiteke bost minutu lehenago bukatu, lasai batu ahal izateko, eta  bere tokian dena gordetzeko. Kronometroak gogoratuko digu.
Sarean programa desberdinak daude, hemen duzue horietariko bat e-Counter. Bertatik jaitsi ahal duzue.




viernes, 3 de febrero de 2012

Arte Gotikoa eta Errenazentista Erandio

Aurkezpen honetan Andoni Etxeberriak prestutako lana duzue. Arte Gotikoa eta Errenazentista Erandion. Andre Mari eleiza, Martiartu dorretxea...


Bigarren aurkezpen honetan argazki guztiak dituzue.

jueves, 2 de febrero de 2012

Ni zurekin i(ra)kasle

Gurekin ikasleak direnak, zergatik ez irakasleak izan beste ikasleekin eta bere irakasleekin?. Erandio BHIn
NI  ZUREKIN  I(RA)KASLE  proiektua asmo honekin jaio da. Proiektu honetan horrela gertatzen da, ikasleak entrenatu, trebatu..., eta Google (gmail, docs, blogger, sites) adituak bihurtzen dira. Eskaera egiteko orria prestatu dute. Ematen duten zerbitzuan  eskaintzen dizkieten oinarrizko 10 ariketa, azaltzen dizkiete ikasleei eta irakasleei. Prestatutako tutorialak banatzen dituzte. Protagonistak sentitzen dira. Interesa baduzue, animatu.

viernes, 27 de enero de 2012

Erdi aroko hirien historia


Hurrengo orrialdeetan aurkezten dizkizuegu ERANDIO BHIko bigarren mailako ikasleok Erdi Aroko hiri batzuei buruz egindako lanak.
Lanak oinarritu dira  gidoi honetan. 
Lanak ikusteko klikatu izenaren gainean.

Lanei buruzko galdera batzuk ere prestatu dituzte. Hemen dituzue    
Hau guztia koordinatu dute Estanis Arrietak eta Silvia Cajigasek, bigarren mailako gizarte zientzietako irakasleak.

miércoles, 25 de enero de 2012

jueves, 12 de enero de 2012

Mapa interaktibo interesgarria

Hemen dugu beste mapa interaktibo bat. Aukera asko ematen ditu. Datu asko topatuko dituzue. Geografia lantzeko aukera asko ematen ditu. Interesgarria milurteko helburuen atala. http://www.ibge.gov.br/paisesat/main.php