miércoles, 8 de febrero de 2012

Ipini kronometroa zure ordenagailuko pantailan

 Zertarako kronometroa? Klasean dauden denborak kontrolatzeko, bai irakasleak, bai ikasleak.
Arbela digitalean bistan izan ahal duzu kronometroa. Ikasleei ematen diezula 30 minutu lanen bat burutzeko, martxan jarri kronometroa, soinu batekin denbora agortu dela esango dizu. Denak ikusi ahal izango dute, eta denbora kudeatu.
Batzutan Eskola 2.0 programako minieramangarriak, portatilak, erabiltzen ari garenean ikasleekin ez gara denboraz oroitzen, konturatu gabe klase aldaketa dator eta dena batu gabe. Nahiko praktikoa  izan daiteke bost minutu lehenago bukatu, lasai batu ahal izateko, eta  bere tokian dena gordetzeko. Kronometroak gogoratuko digu.
Sarean programa desberdinak daude, hemen duzue horietariko bat e-Counter. Bertatik jaitsi ahal duzue.




viernes, 3 de febrero de 2012

Arte Gotikoa eta Errenazentista Erandio

Aurkezpen honetan Andoni Etxeberriak prestutako lana duzue. Arte Gotikoa eta Errenazentista Erandion. Andre Mari eleiza, Martiartu dorretxea...


Bigarren aurkezpen honetan argazki guztiak dituzue.

jueves, 2 de febrero de 2012

Ni zurekin i(ra)kasle

Gurekin ikasleak direnak, zergatik ez irakasleak izan beste ikasleekin eta bere irakasleekin?. Erandio BHIn
NI  ZUREKIN  I(RA)KASLE  proiektua asmo honekin jaio da. Proiektu honetan horrela gertatzen da, ikasleak entrenatu, trebatu..., eta Google (gmail, docs, blogger, sites) adituak bihurtzen dira. Eskaera egiteko orria prestatu dute. Ematen duten zerbitzuan  eskaintzen dizkieten oinarrizko 10 ariketa, azaltzen dizkiete ikasleei eta irakasleei. Prestatutako tutorialak banatzen dituzte. Protagonistak sentitzen dira. Interesa baduzue, animatu.