Mostrando entradas con la etiqueta argazkiak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta argazkiak. Mostrar todas las entradas

jueves, 7 de enero de 2010

Argazkiak editatzeko photoscape erabiltzen

Hemen duzue argazkiak editatzeko programa bat, lehendabizi deskargatu egin behar duzu, bere izena photoscape da. Zer egin ahal duzun argazki batekin galdetzen baduzu, hemen aukera asko duzu, tamaina aldatu, txikitu, handitu, filtroak ipini, markoak, textuak, argitasunarekin jolastu eta hamaika gauza gehiago. Saiatu eta ikusiko duzu. Hemen uzten dizkizuet aurkitutako tutorial batzuk.

...

...

miércoles, 16 de diciembre de 2009

Argazkiekin muntaiak egin nahi dituzula?


Bai horixe, argazkiak dituzula, lagunen, familien edo edozeinen aurpegiekin eta egoera ezberdinetan ipini nahi dituzula baina ez dakizula nola?. Hau baino errezegorik ez dakit topatuko duzuen. Gure gaztelaniako irakasleak, Inesek zabaldu zigun eta ordutik hona ikastetxeko irakasleria jolasten... Mila esker Ines. Hemen duzue helbidea http://www.photofunia.com/. Arazorik ez duzue izango, zabaldu, aukeratu nahi duzuen txantiloia, aukeratu gordeta duzun argazki bat eta kitto, berak egingo dizu guztia. Animo, gabonetako opariak egiteko aproposa.