Aro modernoan gaude XVI, XVII. mendeetan, hona hemen garai horietako pertsonai batzuk. Aukeratu bat, zuk nahi duzuna, berari buruz informazio bildu eta zure ataza glogster bat egitea izango da. Glogster bat poster bat egitea da, baina era digitalean. Ikasteko egiten hemen duzu bideo tutoriala.
Bost mila lan ordu egin eta gero Espainiako Liburutegi Nazionalak On Kixote Mantxakoa argitaratu du era digitalean, irakur daiteke jatorrizko bertsioan edo gaur eguneko gaztelanian.Erdi aroko abestiak ere entzun daitezke irakurtzerakoan. Benetan bitxia eta ondo eginda.
Aro modernoaren gaiarekin bukatzeko, ikusiko duzun bideoan oinarrituta eta zure apunteak kontsultatzeko aukera izanda ere, lan bat burutu behar duzu. Lanaren puntuak bideoak markatzen dituenak dira. Hemen dituzu:
1. IRAUPENA. Zein da bere iraupena, noiztik nora doa? Noiz hasi eta noiz bukatu? Zein datak markatzen dute hasiera? Eta bukaera? 2. KAUSAK. Zergaitiak? Zerk lagundu zuen aro modernoa garatzen? 3. PENTSAMENDUAK. Zeintzuk dira garai haietako pentsamenduak, zertan datza bakoitza? 4. BOTERE POLITIKOA. Zer nolakoa izan zen botere politikoa? Nork agintzen zuen? Zenbat agintzen zuen? Zein beste talde edo estamentu daude? Zer esan ahal dugu hauei buruz? 5. ERLIJIOA. Zer gertatzen da honekin?. Zein erreforma daude? Zertan datza bakoitza? 6. GIZARTEA. Nolakoa da garai horretako gizartea? Zer esan ahal duzu honetaz? 7. EKONOMIA. Nola dago komertzioa? Zer da inportantea? Zein bidai berri ematen dira? Zer lortzen da honekin?
Frantziako Iraultza aztertzeko bideo batzuk ikusiko ditugu eta komentatuko ditugu klasean, hemen dituzue www.canaldehistoria.com, 10 kapitulu, 9 minutu inguru bakoitzeko.
Zuen txanda izango da, ikasleak irakasle bihurtuko zarete, zeuok arbelara irten, arbela digitala erabiliz zuen azalpenak eman, apunteak bertan izango dituzue, beraz azpimarratu eta azaldu, etxean prestatu ahal duzue. Hemen adibide batzuk...
Hemen dituzue gai honen apunteak. Zuen lana izango da aste batean beraren eskema egin eta prestatu azaltzeko. Azalpena arbela digitalean egingo duzue, bertan testua agertuko da, zuek azpimarratzen joan beharko zarete eta azaltzen.
Bihar klasean izango duzuen kontrolean egin behar duzuena hauxe da, gaian erabilitako eskema hartu eta bere garapena egin idatziz, hau egiteko nahi duenak papere eta boligrafoa eralbil dezake edo bestela ordenagailuz word programa erabiliz.Bihar arte eta ondo prestatu.
Aro modernoa (XVI- XVIII) lantzeko, lau zatitan banatuko dugu: - Monarkiaren susperraldia - Errenazimendua eta erreforma erlijiosoa - Europa barrokoa - Argien mendea Hemen izango dituzue zati bakoitzaren apunteak eta lagungarri izango diren power pointak. Hasteko ikusi eta eskuratu ahal dituzue monarkiaren susperraldia apunteak eta bere eskema; baita ere power pointa.