jueves, 28 de mayo de 2009

Gmail euskeraz ere


Gmail erabiltzen dugunontzat, edo agian erabiltzera animatzen zaretenontzat, badugu euskeraz gaurtik aurrera. Zer egin behar dugu? Gure kontuan sartu, goikaldean aukeratu "configuración", bertan "idioma" euskera eta behekaldean "guardar" eman.

jueves, 21 de mayo de 2009

Europa barrokoa


Hemen dituzue gai honen apunteak. Zuen lana izango da aste batean beraren eskema egin eta prestatu azaltzeko. Azalpena arbela digitalean egingo duzue, bertan testua agertuko da, zuek azpimarratzen joan beharko zarete eta azaltzen.

jueves, 7 de mayo de 2009

Euskeraz ere, 500 abesti baino gehiago...

Euskeraz abesti baten bila zabiltzala, bere letra... bere historia... bere... hemen duzu http://eu.musikazblai.com/ . Gainera bertako partaide egin ahal zara eta parte hartu ereikitzen, edukiak gehitzen. Bertan ere topa dezakezu beste hiru gune bata musikazblai Galego, musikazblai Catalá eta musikazblai Español.

515127 musika letrak, 2713 musika bideoak...


Hemen duguna Mirenen ekarpena da, musika gustokoa baduzue...
Klasean kantu baten letratren atzean zabiltzala edo abeslariren bat bideoan ikusi nahi duzula, hemen dugu aukera bat, bai entzuten duzun moduan webgune honetan http://www.musica.com/ milaka musika letra eta milaka musika bideoak ditugu.Lastima euskeraz ezer gutxi dagoela,bidea egin beharko dugu.

Nola jeitsi interneten dagoen bideo bat

Batzutan jeitsi eta gorde nahi dugu interneten dagoen bideo bat, adibidez Youtubekoa edo beste aplikazio batekoa. Nahiko erreza da, jeitsi behar dugu programa bat videoTodo deitzen dena eta berak egiten du dena guk bakarrik nahi dugun bideoaren helbidea, hau da bere URLa kopiatu eta programan itsasi eta "descargar"klikatu. Programa hemendik jeitsi ahal duzue http://videotodo.softonic.com/
Hemen duzue videoTodo programaren tutoriala:

lunes, 4 de mayo de 2009

Monarkiaren susperraldiaren kontrola


Bihar klasean izango duzuen kontrolean egin behar duzuena hauxe da, gaian erabilitako eskema hartu eta bere garapena egin idatziz, hau egiteko nahi duenak papere eta boligrafoa eralbil dezake edo bestela ordenagailuz word programa erabiliz.Bihar arte eta ondo prestatu.