Mostrando entradas con la etiqueta erdi aroa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta erdi aroa. Mostrar todas las entradas

viernes, 27 de enero de 2012

Erdi aroko hirien historia


Hurrengo orrialdeetan aurkezten dizkizuegu ERANDIO BHIko bigarren mailako ikasleok Erdi Aroko hiri batzuei buruz egindako lanak.
Lanak oinarritu dira  gidoi honetan. 
Lanak ikusteko klikatu izenaren gainean.

Lanei buruzko galdera batzuk ere prestatu dituzte. Hemen dituzue    
Hau guztia koordinatu dute Estanis Arrietak eta Silvia Cajigasek, bigarren mailako gizarte zientzietako irakasleak.

lunes, 13 de diciembre de 2010

Erdi aroa, Bizkaiko hiribilduekin lanean


Erdi Aroan XII-XIV mende bitarte Bizkaiko herri batzuk hiribildu izateko pribilegio gutuna jaso zuten, lan honekin pixka gehiago ezagutuko ditugu, zein urtean hiribildu bihurtu ziren, nork eman zien gutuna, nor zen pertsona hori, zenbat jende bizi da gaur egun, argazki batzuk topa, bideo bat ere, webgune bat informazio ematen duena... . Hau guztia egiteko fitxa hau jarraitu.
Bukatuz gero www.dipity.com erabiliko dugu informazioa igotzeko, horrela gure hari kronologikoa informazio guztiarekin izango dugu. Hau egiteko hemen duzue tutoriala. Klasean ere azalduko dugu prozedura.

viernes, 3 de diciembre de 2010

Bizkaiko hiribilduen sorrera

Erandio BHIko 2.mailako ikasleek egindako lana dipity aplikazioa erabiliz

on Dipity.



Lan hau egin eta gero, binaka eman duten informazioa ezagutzen joango dira fitxa honetan agertzen diren galderak erantzuten.

sábado, 12 de diciembre de 2009

Erdi Aroa, ibilbideak Iberiar penintsulatik, mapen bidez

Hemen dituzue 27 mapa, Erdi Aroko ibilbideak Iberiar penintsulan zehar. V. mendetik XV. mendera. Al Andalus, Asturias, Leon, Gaztela, Portugal, Nafarroa, Aragoi, Katalunia... . Mapak jarraitzeko gida bat ere prestatuta duzue. Deskargatu nahi izan ezkero hemen dituzue, mapen gida eta mapak.

jueves, 3 de diciembre de 2009

Erdi aroa, atlas historikoa


Erandio BHI, DBHko bigarren mailako ikasleentzat
Testu liburuan dituzuen mapetatik aparte, hemen dituzue zenbait mapa lagungarri izan ahal direnak bertan klikatuz ikusi eta kopiatu ahal dituzu, (kopiatzeko aukeratu duzun maparen gainean klik egin, zabalduta dagoenean sagua bere gainean ipini eta eskumako botoia klikatu eta "copiar imagen" aukeratu, gero itsatsi ahal duzu word batean editatu ahal izateko). Mapa hauek Estanis maisu jatorrak eta langileak zuentzat prestatu ditu.
Animo!!! Bigarren mailako ikasle langile. Ongi egin lana.

miércoles, 18 de noviembre de 2009

sábado, 27 de junio de 2009

Erdi aroa ezagutu Zwing familia lagunduz


Hemen dugu beste modu bat erdi aroa ezagutzeko, bertako historia, geografia, kultura... . Iter itineris, Zwing familia ezagutuz eta bere ibilbideak jarraituz. Goazen ba Zwing familia ezagutzera

martes, 24 de marzo de 2009

5 minutu zure blogeko edukinei buruz hitz egiteko



Bakoitzak bere taldeak egin duen blogetik eduki batzuk aukeratu behar ditu eta 5 minutu horietaz hitz egiten egon beste klaseko ikasleen aurrean.
Hemen duzue ikasle batek egindako hitzaldi baten laburpena, animo eta prestatzera.

lunes, 16 de marzo de 2009

Euskal Herriko hiriburuen sorrera

Korrika 09 datorrenez, gu ere "korrika" hiriz hiri (beharrezkoa) eta ausartzen direnak herriz herri (borondatezkoa). Hau da hurrengo lana, taldeka egiteko.
Euskal Herriko hiriburuen sorrera, noizkoa da? Bilbo, Donosti, Gasteiz, Irunea, Baiona, Donibane Garazi, Maule... . Ariketa hau egiteko maps google erabiliko dugu bertan hiriburu bakoitzari buruz datu hauek ipiniz:
- Noiz sortu zen
- Nork eman zizkion foruak edo hiri karta
- Gaur egun zenbat biztanle ditu
- Eta beste bi ezaugarri zuok aukeratuak
(informazio hau ateratzeko erabil dezakezue wikipedia edo beste informazio iturri batzuk)
- Gehitu ere argazki bat hiri bakoitzeko baina aintzinekoa
- Eta bukatzeko hiria erakusten duen bideoa (hau Youtubetik edo beste tokiren batetik hartu)

Ariketa bukatuta dagoenean zuen blogera igo.

Horrela geratuko zaizue.


Ikusi mapa handiagoa

martes, 3 de marzo de 2009

Martxoaren 6an kontrola


Hurrengo ostiraleko kontrola.
Lau galdera garatzeko izango dituzue folio batean, folio laurden bat galdera bakoitza erantzuteko, beraz sintesia ondo egin.
Hemen dituzue galderak:
1. Erdi aroa, datu orokorrak (lagungarri 1-14 bitarteko galderak)
2. Islama (lagungarri 15-26 bitarteko galderak)
3. Feudalismoa (lagungarri 29-40 eta 48-51 bitarteko galderak)
4. Erdi aroko bi arte mota (lagungarri 41-46 bitarteko galderak)

Animo eta ikastera.

lunes, 2 de marzo de 2009

Erdi aroko galderak bere erantzunekin

Hemen dituzue erdi aroko galderak beraien erantzunekin, horiz azpimarratuta daude erantzun zuzenak.Konparatu zuek egin dituzuenekin eta zuzendu.
galderen erantzunak

viernes, 27 de febrero de 2009

Erdi aroatik paseoa

Santa Maria eleiza, Erandio Goikoan

Gure ikastetxetik hurbil, Erandio goikoan dugu, badakizue noizkoa den, erromanikoa ala gotikoa den, nola dagoen eginda, zenbat parte dituen, nolakoa den bere atea eta ingurukoa, noren hilobia dagoen...
6 minutu inguru irauten du bideoak, ikusi eta gogoz geratzen bazarete ikertu irakaslearen laguntzaz, bideo gelditu ahal duzue eta astiro aztertu ikusten dena.

miércoles, 25 de febrero de 2009

lunes, 23 de febrero de 2009

Ihauterietarako lantxoa


Zuen blogak irakurrita hemen duzue galdera batzuk test modukoak,
http://cid-23903d5c6189f497.skydrive.live.com/browse.aspx/P%c3%bablico
zabaldu artxiboa, gorde zuen ordenagailuan, astean zehar betetzen joan (azpimarratuz erantzun egokiak) eta gero bidali andoni.goiriena@gmail.com eta zuzenduta jasoko duzue zuen korreoan edo blogean.

Lana egiteko bidea

ERDI AROA
1. Gai honetan lan egiteko izango duzue:
• Enkarterrietako museoan emandako materiala (bisita eta txostena)
• Testu liburua jarraitu ahal izateko “galdera batzuk”
• Webgune batzuk, informazioa atera ahal izateko, googlen idazten baduzu “erdi aroa”, agertzen diren lehen 5 webguneak, hauek dira:
- http://eu.wikipedia.org/wiki/Erdi_Aro
- http://eu.wikipedia.org/wiki/Kategoria:Euskal_Herriko_Erdi_Aroa
- http://www.puntubi.com/testuinguruak/erdiaroa.htm
- http://www.lopedevega.es/users/juanjoromero/eso/anim_index.htm
- http://historiarakobaliabideak.wikispaces.com/ERDI+AROA
Beste iturri batzuetan informazioa bilatu ahal duzue ere.
Klasean egingo dugun ari historikoak ere lagundu ahal dizu.
Eta egin behar duzuen lanean ez galtzeko, “autopista bide batzuk”, hemen dituzue 4 mapa kontzeptuala,erdi aroa, goi erdi aroa, tarteko erdi aroa
eta berant erdi aroa.
2. Lan bat egin behar duzue ERDI AROAri buruz. Blog batean egin beharko duzue, hirunaka egingo duzue.
o Honetarako lehen gauza gmail korreo bat egin behar duzue.
Googlera joan, gmail klikatu, apuntate a gmail …
o Bigarren gauza blog bat sortu, bloggerrekin egingo duzue, hau guztien artean egingo dugu.
Hemen duzue laguntza
http://www.esnips.com/doc/0a8201e1-230c-4a58-a0f4-9e84bc944cd6/1.-Crear-un-blog
o Hirugarren gauza, bloga erabiltzen ikasi, hau guztien artean egingo dugu. Hemen duzue laguntza
http://www.esnips.com/doc/56434373-b5cf-4a48-b0c0-8fdb20397510/2.-Crear-entrada-blogger

3. Lana bukatutzat ematen duzuenean, hau da blogean dena eginda eta ulertuta dagoenean, aurkeztu beharko duzue bloga klasean, ipinitako informazioa azalduz.
4. Bide hau elkarrekin egiteko nire laguntza izango duzue klase orduetan edo bestela idatziz andoni.goiriena@gmail.com
Prest zuen zalantzak argitzeko.