Gogoratzen zarete non izan ginen? Zein probintzian dago Enkarterrietako Museoa? Zein eskualdean? Agian maketa ikusterakoan zerbait gogoratuko duzue?

Eta bertan zein gai lantzera joan ginen, zein denbora? Noiztik nora doa denbora hura?
Adi egon zineten? Argazkian ematen du baietz, ia ba zer gogoratzen zareten?
Historiaurrean sartuta zeintzuk dira bertan agertu ziren bost homo ezagunenak?
Zeintzuk bizi izan ziren elkarrekin? Bi hauetatik zein desagertu zen? Gu, beraz noren ordezko gara, zein da gure espeziea?
Zein kontinentetik dator gure espeziea? Zein inguruetan biziko ziren? 
Adi Garazi, Enekoitz, Cristina... zein zen lanabesak egiteko erabiltzen zuten materiala?

Artea dela ta, non margozten zuten, zer eta nola?

Eta bukatzeko sua egitera, nola zuten posible sua egitea?. Altea, Alex, Laura... zuen txanda. Nola egin zuten?
