Mostrando entradas con la etiqueta ikt. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ikt. Mostrar todas las entradas

lunes, 12 de marzo de 2012

jueves, 2 de febrero de 2012

Ni zurekin i(ra)kasle

Gurekin ikasleak direnak, zergatik ez irakasleak izan beste ikasleekin eta bere irakasleekin?. Erandio BHIn
NI  ZUREKIN  I(RA)KASLE  proiektua asmo honekin jaio da. Proiektu honetan horrela gertatzen da, ikasleak entrenatu, trebatu..., eta Google (gmail, docs, blogger, sites) adituak bihurtzen dira. Eskaera egiteko orria prestatu dute. Ematen duten zerbitzuan  eskaintzen dizkieten oinarrizko 10 ariketa, azaltzen dizkiete ikasleei eta irakasleei. Prestatutako tutorialak banatzen dituzte. Protagonistak sentitzen dira. Interesa baduzue, animatu.

miércoles, 25 de enero de 2012

miércoles, 4 de enero de 2012

martes, 13 de diciembre de 2011

Metodologia aldatzen; ideiak, proposamenak eta baliabideak

Aurton Eskola 2.0 Bigarren Hezkuntzan izango dugu martxan. Hurrengo diapositiben aurkezpenean, gure lana errazteko, klasean aurrera eramateko ideiak, proposamenak eta baliobideak izango dituzue. Benetako erronka metodologiaren aldaketan datza. Has gaitezen. Leioako Berritzegunean, izandako Jardunaldi Digitaletan garatutako aurkezpenak dituzue hemen. Egileak, Gizarte eta Hizkuntza eremuan Ana Basterra eta Zientzia eta Teknologia eremuan Pilar Etxebarria.

domingo, 4 de diciembre de 2011

Google docs erabiltzeko 100 aukera baino gehiago


Hemen ditugu Google docs erabiltzeko aukera batzuk. Sarrera hau idazterakoan 129 ideia eta posibilitate agertzen dira. Ez galdu aukera, eta praktikatzen hasi.
Google Docs ideiak eta posibilitateak

Manuel López Caparrós (@capileiratic) konpartitutako materiala

Google sites tutoriala

Zer da google sites?. Googlelek eskaintzen digun beste tresna bat. Zertarako balio du? Web guneak sortzeko eta konpartitzeko, modu errez batean. Lau bideo hauetan azalduta duzue zehatz mehatz nola egin behar dugun.

jueves, 1 de diciembre de 2011

Sare sozialak, eskolan ere bai

Zer egin dezakegu eskolan sare sozialak erabiliz? Erabili behar ditugu? Zein sare soziala erabili? Gure ikasleak batez ere tuenti erabiltzen dute; beste batzuk facebook. Baina gure eskoletako sisteman ezin gara sartu sare sozial hauetara, moztuta daude. Zer egin? Badaude beste sare sozial batzuk, errez erabiltzekoak, momentuz erabilgarri. Gaur bat ezagutuko dugu, erreza eta praktikoa. Bere izena Twiducate. Hemen duzue tutorial on bat. Garbi eta argi azalduta.

miércoles, 18 de mayo de 2011

google docs tutoriala (berritutako bertsioa)

Zer da Google Docs? Ba,… berba gutxitan esateko, Interneten googlelek ematen digun espazio bat (hodeia) bertan dokumentuak (testuak, aurkezpenak,…) sortu, gorde, sailkatu eta konpartitzeko funtzionalitatea.
Orain dela hilabete batzuk bere itxura aldatu eta aplikazio batzuk hobetu dituzte. MBE osatzen taldeak egindako bideo honetan, azalpenak argi ematen ditu.

Tutorial Google Docs (actualizado abril 2011) from MBE Osatzen on Vimeo.

domingo, 15 de mayo de 2011

Wikiak zer dira, zertarako?

Webgune mota bat da, erabiltzaileek orrialdea sortu, editatu, ezabatu eta eraldatu ahal dute. Bideoan azalpen grafikoa duzue eta bere azpian Ana Basterrak prestatutako aurkezpenean, tutoriala, azaltzen nola egin.



lunes, 2 de mayo de 2011

Egindako formazioa eskuragarri


Eskola 2.0 inguruan, azken urte hauetan formazioan landu ditugun programa eta aplikazio desberdinak, ikastetxean egindakoak eta berritzegune batzuetan landutakoak batzen saiatu gara eta eskuragarri dituzue euskarri batean, www.netvibes.com/kukularra11

miércoles, 16 de marzo de 2011

Pertsonaia bat aukeratu eta glogster bat egin


Aro modernoan gaude XVI, XVII. mendeetan, hona hemen garai horietako pertsonai batzuk. Aukeratu bat, zuk nahi duzuna, berari buruz informazio bildu eta zure ataza glogster bat egitea izango da. Glogster bat poster bat egitea da, baina era digitalean. Ikasteko egiten hemen duzu bideo tutoriala.

jueves, 10 de marzo de 2011

miércoles, 1 de diciembre de 2010

Dipity denbora- lerroa egiteko tutoriala

Dipity aplikazio bat da denbora-lerroak egiteko, bertan testua, argazkia, lotura, mapa eta bideo sartzeko aukera ematen dizkizu. Hona hemen Leioako Berritzeguneko Ana Basterrak eta Fernando Mugak egindako tutoriala.

lunes, 8 de noviembre de 2010

Glogster aplikazioa, poster interaktiboak

Hemen dugu 2.0 barruan beste aplikazioa, hezkuntzan erabilgarri, posterrak egiteko aplikazioa, bai irakasleak bai ikasleak, testuak, irudiak, musika, audioak, bideoak... Modu errez batean. Ikus tutoriala.



jueves, 2 de septiembre de 2010

Prezi aurkezpenak egiteko aplikazioa

Betiko power point aparte badaude beste modu batzuk aurkezpenak egiteko, hemen duzue prezi, dinamikoa, zoom antzekoa erabiltzen du, mugimendua eragiten du eta diseinu asko ditu.
Lau tutorial bideo hauetan oso garbi azaltzen du nola erabili.

bideo1
bideo2
bideo3
bideo4

pdf honetan ere azalpen orokorrak dituzu.

lunes, 7 de junio de 2010

Jing aplikazioa, pantailak kapturatzeko

Jing aplikazioarekin pantailan kapturak egin ditzakezu, pantailaren zati bat edo pantaila osoa. Bi aukera ditu, bata argazki moduan nahi duzuna kapturatu eta gero editatu bertan testuak, geziak, koadroak, koloreak sartuz eta bestea oso interesgarria dena nahi duzun pantaila zatia kapturatu eta bere barruan bideoa grabatu, audioa eta irudiekin. Hobeto ulertzeko hemen duzue bideoa bat guzti hau azaltzen.
Oso baliagarria ikasleei aurkezpenak egiteko.