martes, 13 de diciembre de 2011

Metodologia aldatzen; ideiak, proposamenak eta baliabideak

Aurton Eskola 2.0 Bigarren Hezkuntzan izango dugu martxan. Hurrengo diapositiben aurkezpenean, gure lana errazteko, klasean aurrera eramateko ideiak, proposamenak eta baliobideak izango dituzue. Benetako erronka metodologiaren aldaketan datza. Has gaitezen. Leioako Berritzegunean, izandako Jardunaldi Digitaletan garatutako aurkezpenak dituzue hemen. Egileak, Gizarte eta Hizkuntza eremuan Ana Basterra eta Zientzia eta Teknologia eremuan Pilar Etxebarria.

lunes, 5 de diciembre de 2011

Hartu zure maleta eta 24 ordutan eman munduan zehar bira.


Mundua liburu bat bezalakoa da; ez dutenak bidaiarik egiten lehen orrian geratzen dira. Horrela aurkezten du Manuel Peréz Bañezek, IES Antonio Dominguez, Sevillako ikastetxeko irakasleak bere proiektua. "El mundo por Maleta" izena du, eta 24 orduko bidaia planteatzen du munduan zehar. Oso interesgarria, aukera asko zabaltzen ditu lan egiteko.
http://elmundopormaleta.wikispaces.com/
Honen inguruan sortutako ideiak.

Nola egiten da klimograma bat.

Bideo honetan klimograma bat egiteko urratsak dituzue.

Practicopedia. Bideoak eta gehiago


Webgune interesgarria, azalpen didaktiko ugari. Hemen, Geografia Historia duzue, baina kategoria asko ditu.

Hemen dituzue bi adibide: Nola egin adin piramide grafikoa, eta nola egin barra grafikoa eta grafiko zirkularra.


Jakin nahi duzula zer ordu den munduko edozein tokitan?



ClockLink aukeratu nahi duzun erlojua blogean ipintzeko.

Munduko orduekin jolasteko; aukeratu munduko hiri batzuk, eta ordu aldaketak konparatzen joan.

domingo, 4 de diciembre de 2011

Google docs erabiltzeko 100 aukera baino gehiago


Hemen ditugu Google docs erabiltzeko aukera batzuk. Sarrera hau idazterakoan 129 ideia eta posibilitate agertzen dira. Ez galdu aukera, eta praktikatzen hasi.
Google Docs ideiak eta posibilitateak

Manuel López Caparrós (@capileiratic) konpartitutako materiala

Google sites tutoriala

Zer da google sites?. Googlelek eskaintzen digun beste tresna bat. Zertarako balio du? Web guneak sortzeko eta konpartitzeko, modu errez batean. Lau bideo hauetan azalduta duzue zehatz mehatz nola egin behar dugun.

Lehen zibilizazioen bila


Historian zehar buelta bat emateko prest? Hartu linterna, eta sartu tunelean, atzera egingo dugu denboran. Mesopotamiatik eta Egiptotik ibili beharko zarete. Zuen lana maketa bat egitea izango da. Webquest honetan bidea duzue, lehenzibilizazioak1.

jueves, 1 de diciembre de 2011

Sare sozialak, eskolan ere bai

Zer egin dezakegu eskolan sare sozialak erabiliz? Erabili behar ditugu? Zein sare soziala erabili? Gure ikasleak batez ere tuenti erabiltzen dute; beste batzuk facebook. Baina gure eskoletako sisteman ezin gara sartu sare sozial hauetara, moztuta daude. Zer egin? Badaude beste sare sozial batzuk, errez erabiltzekoak, momentuz erabilgarri. Gaur bat ezagutuko dugu, erreza eta praktikoa. Bere izena Twiducate. Hemen duzue tutorial on bat. Garbi eta argi azalduta.