jueves, 30 de diciembre de 2010

Lagun ezkutua


Ikasleen, irakasleen, lagunen, familian zenbat aldiz antolatu dugu lagun ezkutua opariak egiteko, eta behin da berriz saiatu eta ezin irten. Ba nola ez, badago modua egiteko interneten, hemen duzue helbidea http://www.zurelagunezkutua.com/?lang=eu .

martes, 21 de diciembre de 2010

Antzinako eskola

Antzinako eskola, beste historia batean, sentimenduak, bizipenak...

Untitled from agoiriena on Vimeo.

Lan honen egilea Naroa Goiriena (Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola)

lunes, 20 de diciembre de 2010

Lutxana 1836

1836ko Gabon gaua, gau iluna, elur-ekaitza, 1936an legez, Historiak gerra zibil batean topatzen gaitu... . Erandion, Lutxanan, gure ikastetxearen azpian. Batzuk karlistak Carlos Borboiaren alde, Lutxanan gotorlekua dute eta Asua ibaiaren ondoan, ZUBIAN posizioak hartu dituzte; besteek liberalek Isabel II.aren aldekoek, Portugaletetik etorriz Espartero buru dute, Ibaizabal zeharkatu, zubian topo egin... liberalek karlistak desplazatzen dituzte..., gero Enekuritik Bilbora sartu eta "askatzeko"...

Gure hurbiltasun geografikoa dela ta, 175 urte laster beteko direla kontutan izanda... aurten LUTXANAKO BATAILAREN inguruan kokatu nahi ditugu ikastetxean egin nahi ditugun aktibitate batzuk, hasiera emateko Zumalakarregi Museora egindako bisita eta plastika arloan ikasleek egindako ekarpena, irudien bidez.


(handiagoan ikusi nahi ezkero, klik egin irudiaren erdian)

Bestaldetik ikastetxean KUKULARRA aldizkaria hiruhilero argitaratzen dugu, azken alean Lutxanako Batailaren inguruan bi artikulu agertzen dira bata Zumalakarregi Museora egindako bisita, hobeto ezagutzeko hemen duzue 1.mailako ikasle batzuk egindako azalpena eta bestean nola heldu zen Espartero Lutxanako zubira, zein zen bere osasun egoera, hau "Zientzia Txoko"an agertzen da, 5 eta 6.orrialdean.

Laster beste arloetan egindakoak izango ditugu, Gizarte Zientziak ( Lutxanako Historia), Informatika (bideoa muntaia), Musika (orduko musika)... eta guztiari bukaera emango dion Inauteria (denok mozorrotuta, karlista, liberal...)
Ongi egin dagizuela.

lunes, 13 de diciembre de 2010

On Kixote Mantxakoa


Bost mila lan ordu egin eta gero Espainiako Liburutegi Nazionalak On Kixote Mantxakoa argitaratu du era digitalean, irakur daiteke jatorrizko bertsioan edo gaur eguneko gaztelanian.Erdi aroko abestiak ere entzun daitezke irakurtzerakoan. Benetan bitxia eta ondo eginda.

Erdi aroa, Bizkaiko hiribilduekin lanean


Erdi Aroan XII-XIV mende bitarte Bizkaiko herri batzuk hiribildu izateko pribilegio gutuna jaso zuten, lan honekin pixka gehiago ezagutuko ditugu, zein urtean hiribildu bihurtu ziren, nork eman zien gutuna, nor zen pertsona hori, zenbat jende bizi da gaur egun, argazki batzuk topa, bideo bat ere, webgune bat informazio ematen duena... . Hau guztia egiteko fitxa hau jarraitu.
Bukatuz gero www.dipity.com erabiliko dugu informazioa igotzeko, horrela gure hari kronologikoa informazio guztiarekin izango dugu. Hau egiteko hemen duzue tutoriala. Klasean ere azalduko dugu prozedura.

viernes, 3 de diciembre de 2010

Bizkaiko hiribilduen sorrera

Erandio BHIko 2.mailako ikasleek egindako lana dipity aplikazioa erabiliz

on Dipity.



Lan hau egin eta gero, binaka eman duten informazioa ezagutzen joango dira fitxa honetan agertzen diren galderak erantzuten.

miércoles, 1 de diciembre de 2010

Dipity denbora- lerroa egiteko tutoriala

Dipity aplikazio bat da denbora-lerroak egiteko, bertan testua, argazkia, lotura, mapa eta bideo sartzeko aukera ematen dizkizu. Hona hemen Leioako Berritzeguneko Ana Basterrak eta Fernando Mugak egindako tutoriala.