martes, 24 de marzo de 2009

5 minutu zure blogeko edukinei buruz hitz egiteko



Bakoitzak bere taldeak egin duen blogetik eduki batzuk aukeratu behar ditu eta 5 minutu horietaz hitz egiten egon beste klaseko ikasleen aurrean.
Hemen duzue ikasle batek egindako hitzaldi baten laburpena, animo eta prestatzera.

lunes, 16 de marzo de 2009

Euskal Herriko hiriburuen sorrera

Korrika 09 datorrenez, gu ere "korrika" hiriz hiri (beharrezkoa) eta ausartzen direnak herriz herri (borondatezkoa). Hau da hurrengo lana, taldeka egiteko.
Euskal Herriko hiriburuen sorrera, noizkoa da? Bilbo, Donosti, Gasteiz, Irunea, Baiona, Donibane Garazi, Maule... . Ariketa hau egiteko maps google erabiliko dugu bertan hiriburu bakoitzari buruz datu hauek ipiniz:
- Noiz sortu zen
- Nork eman zizkion foruak edo hiri karta
- Gaur egun zenbat biztanle ditu
- Eta beste bi ezaugarri zuok aukeratuak
(informazio hau ateratzeko erabil dezakezue wikipedia edo beste informazio iturri batzuk)
- Gehitu ere argazki bat hiri bakoitzeko baina aintzinekoa
- Eta bukatzeko hiria erakusten duen bideoa (hau Youtubetik edo beste tokiren batetik hartu)

Ariketa bukatuta dagoenean zuen blogera igo.

Horrela geratuko zaizue.


Ikusi mapa handiagoa

Google maps, erabilera didaktikoa


Hemen duzuen tutorialean google maps nola erabili ahal dugun edozein arlotan adierazten du. Leioako Berritzegunean egindako tailerren batetik hartuta, egilea Pilar Etxebarria. Merezi du aztertzea eta edozein arlotan aplikatzeko balio du.

martes, 3 de marzo de 2009

Martxoaren 6an kontrola


Hurrengo ostiraleko kontrola.
Lau galdera garatzeko izango dituzue folio batean, folio laurden bat galdera bakoitza erantzuteko, beraz sintesia ondo egin.
Hemen dituzue galderak:
1. Erdi aroa, datu orokorrak (lagungarri 1-14 bitarteko galderak)
2. Islama (lagungarri 15-26 bitarteko galderak)
3. Feudalismoa (lagungarri 29-40 eta 48-51 bitarteko galderak)
4. Erdi aroko bi arte mota (lagungarri 41-46 bitarteko galderak)

Animo eta ikastera.

domingo, 1 de marzo de 2009

munduko mapak desitxuratzen


Ez da erraza mundua esferikoa izanik bi dimentsiotan irudikatzea. Beti egongo da ezaugarriren bat desitxuratuta. Alderantziz, desitxuratzeak mapa esanguratsuak egiteko balio dezake. Adibidez, Worldmapper egitasmokoek herrialdeen azalerak desitxuratzen dituzte, mapan adierazi nahi duten faktorearen arabera. Emaitza: begiratu batean ulertzen diren irudikapenak, merezi du aztertzea Worldmapper