viernes 27 de enero de 2012

Erdi aroko hirien historia


Hurrengo orrialdeetan aurkezten dizkizuegu ERANDIO BHIko bigarren mailako ikasleok Erdi Aroko hiri batzuei buruz egindako lanak.
Lanak ikusteko klikatu izenaren gainean.

Laneei buruzko galdera batzuk ere prestatu dituzte. Hemen dituzue    
Hau guztia koordinatu dute Estanis Arrietak eta Silvia Cajigasek, bigarren mailako gizarte zientzietako irakasleak.

miércoles 25 de enero de 2012

12 adibide twitter erabiltzeko irakaskuntzan

Twitter-en bidez 140 ikur eta espazio erabiliz gauzak esan eta egin ahal dira. Hona hemen pista batzuk bideak egiteko. 12 adibide twitter erabiltzeko irakaskuntzan.


jueves 12 de enero de 2012

Mapa interaktibo interesgarria

Hemen dugu beste mapa interaktibo bat. Aukera asko ematen ditu. Datu asko topatuko dituzue. Geografia lantzeko aukera asko ematen ditu. Interesgarria milurteko helburuen atala. http://www.ibge.gov.br/paisesat/main.php

 

miércoles 4 de enero de 2012

martes 13 de diciembre de 2011

Metodologia aldatzen; ideiak, proposamenak eta baliabideak

Aurton Eskola 2.0 Bigarren Hezkuntzan izango dugu martxan. Hurrengo diapositiben aurkezpenean, gure lana errazteko, klasean aurrera eramateko ideiak, proposamenak eta baliobideak izango dituzue. Benetako erronka metodologiaren aldaketan datza. Has gaitezen. Leioako Berritzegunean, izandako Jardunaldi Digitaletan garatutako aurkezpenak dituzue hemen. Egileak, Gizarte eta Hizkuntza eremuan Ana Basterra eta Zientzia eta Teknologia eremuan Pilar Etxebarria.

lunes 5 de diciembre de 2011

Hartu zure maleta eta 24 ordutan eman munduan zehar bira.


Mundua liburu bat bezalakoa da; ez dutenak bidaiarik egiten lehen orrian geratzen dira. Horrela aurkezten du Manuel Peréz Bañezek, IES Antonio Dominguez, Sevillako ikastetxeko irakasleak bere proiektua. "El mundo por Maleta" izena du, eta 24 orduko bidaia planteatzen du munduan zehar. Oso interesgarria, aukera asko zabaltzen ditu lan egiteko.
http://elmundopormaleta.wikispaces.com/
Honen inguruan sortutako ideiak.