sábado, 27 de junio de 2009

Bideoak eta audioak igo euskaltuben

Euskaltube erabiltzea gure bideoak eta gure audioak igotzeko erreza. Lehen gauza euskaltubera sartu eta erregistratu. Hortik aurrera ez du batere arazorik, oso errez ulertzen da, aukeratu nahi duzuna bideoa sareratu edo audioa sareratu, bertan klikatu eta pausuak jarraitu. Gauza bakarra nahi duzun bideoa edo audioa gordeta izan behar duzu zure ordenagailuan. Gero blogean nahi baduzu txertatu, kopiatu bere kodea blogean (HTML) eta baduzu. Hemen audio baten adibidea, disfrutatu musika.

Europako mapan kokatu estatuak


Ba ote dakizu Europako estatuak bakoitza bere tokian kokatzen? Estatu asko dira eta batzuk txikitxoak, ez da erreza, baina agian hiru aldiz saiatuz lortuko duzu. Saiatu zaitez eta bide batez ingelesa pixkak landu.
Europako mapan bere estatuak kokatu.

Erdi aroa ezagutu Zwing familia lagunduz


Hemen dugu beste modu bat erdi aroa ezagutzeko, bertako historia, geografia, kultura... . Iter itineris, Zwing familia ezagutuz eta bere ibilbideak jarraituz. Goazen ba Zwing familia ezagutzera

miércoles, 24 de junio de 2009

Frantziako Iraultza

Frantziako Iraultza aztertzeko bideo batzuk ikusiko ditugu eta komentatuko ditugu klasean, hemen dituzue www.canaldehistoria.com, 10 kapitulu, 9 minutu inguru bakoitzeko.

Argien mendea


Hemen dituzue gai honen apunteak, zergaitik deituko da argien mendea?, zer gertatuko da Espainiako Ondorengotza Gerran?, zein izango da lehen Borboia?, suspertuko da ekonomia?, Ilustrazioa zer izango da?, Descartes, Locke, Newton nortzuk izan ziren?, egia ote da Enziklopedia egin zutela?, eta izen arraro hauek Rococoa eta Neoklasizismoa?...

martes, 23 de junio de 2009

Zu zeu irakasle

Zuen txanda izango da, ikasleak irakasle bihurtuko zarete, zeuok arbelara irten, arbela digitala erabiliz zuen azalpenak eman, apunteak bertan izango dituzue, beraz azpimarratu eta azaldu, etxean prestatu ahal duzue. Hemen adibide batzuk...