viernes, 27 de febrero de 2009

Bideoak igotzeko

Bideoak igotzeko erabili ahal duzu youtube baina honek bakarrik uzten dizu gehien 9 minutu eta 59 segundukoak eta 100 MG. Berriz veoh neurri gabeko aukera ematen dizu

Hezkuntza munduan zaintzeko blogak, interesgarriak.

Asko, gero eta gehiago dira hezkuntza inguruan agertzen diren blogak, hemen zerrendatzen joango naiz nik erabiltzen ditudan batzuk.
El tinglado arlo guztietako gauzak daude.
zientziaberri zientzietakoa, Leioako Berritzegunetik Pilar Etxebarriak egindakoa
Materiales y recursos de aula para el Ambito Social y Linguistico Gizarte zientzietako eta hizkuntzetako gauzak, Leioako Berritzeguneko Ana Basterrak egindakoa
Historiako baliabideak Leioako Berritzeguneko Ana Basterrak egindakoa
Aulablog , denetarik aurkitu ahal dugu
Bitacora de Anibal de la Torre artista baten eta langile baten bloga, ezinbestekoa.
edublogki, ikt errekurtsoak
http://www.cuadernointercultural.com/, materialak, errekurtsoak, berriak, amaiezina...
http://blogdepsociales.blogspot.com/, errekurtsoak eta lotura asko gizarteko blogei
http://nanotice.blogspot.com/, IKT lotuta errekurtsoak, hausnarketak

IKT munduko tutorial pilo, web 2.0

Teknologi berri hauetan tutorial pilo bat, blog, wiki, bideoak, youtube, irudiak, audioak...

Nola igo bideo bat "youtube"ra eta gehiago.

Aurkezpen honetan ikas dezakegu nola erabili "youtube", nola igo bideoak eta ematen dizkigun posibilitate guztiak.


Bideo hau ikusiz ere ikasi ahal duzue nola egin

Mapa kontzeptualak egiteko

Eskemak, mapa kontzeptualak egiteko CmapTools delakoa erabili ahal dugu, hemen duzue ikusteko bere itxura eta zer egin ahal den.
http://cmap.ihmc.us/conceptmap.html
Programa bat da beraz jeitsi behar da, gorde eta gero exekutatu, hemendik hartu ahal duzue, bertan duzue ere azalpenak, nola erabiltzen den.
http://www.eduteka.org/Cmap1.php

Erdi aroatik paseoa

Edertasun urdina

Gozatu... gure Lurra ikusten eta bide batez lan pizkat egingo dugu. Hartu atlasa eta erabili dezagun.

Montaian agertzen diren tokiak, tokiz toki joango gara aurkitzen. Badakizu jarraitu prozedura. Tokia azken orrietan bilatu toponimoen izendegian, esaten digun orrira joan, bertan dagokion koadroa bilatu eta... zer berdintsuak dira ikusten zaudena eta atlasekoa? Politago ikusten zaudena ez ta? Ba hori da gure lurra ZAINDU EZAZU.

Lurra planetak bere bidaia egiten du

Errotazio mugimentua, traslazioa, orduak gora eta behera, urtaroak, soltizioak, ekinozioak... eman erantzuna, baietz igarri!

Australopithecus


Zer uste duzu zu zarela lehen gizakia mundu honetan? Ez, ezta? Baina nor karajo da? Ausartzen bazara, bere bila goaz. Australopi... zer?

Enkarterrietako museoan

Gogoratzen zarete non izan ginen? Zein probintzian dago Enkarterrietako Museoa? Zein eskualdean? Agian maketa ikusterakoan zerbait gogoratuko duzue?


Eta bertan zein gai lantzera joan ginen, zein denbor
a? Noiztik nora doa denbora hura?


Adi egon zineten? Argazkian ematen du baietz, ia ba zer gogoratzen zareten?

Historiaurrean sartuta zeintzuk dira bertan agertu ziren bost homo ezagunenak?Zeintzuk bizi izan ziren elkarrekin? Bi hauetatik zein desagertu zen? Gu, beraz noren ordezko gara, zein da gure espeziea?
Zein kontinentetik dator gure espeziea? Zein inguruetan biziko ziren?


Adi Garazi, Enekoitz, Cristina... zein zen lanabesak egiteko erabiltzen zuten materiala?


Artea dela ta, non margozten zuten, zer eta nola?


Eta bukatzeko sua egitera, nola zuten posible sua egitea?. Altea, Alex, Laura... zuen txanda. Nola egin zuten?


Santa Maria eleiza, Erandio Goikoan

Gure ikastetxetik hurbil, Erandio goikoan dugu, badakizue noizkoa den, erromanikoa ala gotikoa den, nola dagoen eginda, zenbat parte dituen, nolakoa den bere atea eta ingurukoa, noren hilobia dagoen...
6 minutu inguru irauten du bideoak, ikusi eta gogoz geratzen bazarete ikertu irakaslearen laguntzaz, bideo gelditu ahal duzue eta astiro aztertu ikusten dena.

Mapa interaktiboak, denetarik...

Mapa pilo dituzue, jolastu ahal duzue, Espainiakoak, autonomi elkarteetakoak, Frantziakoa, Munduko mapak, Afrikakoak, Amerikakoak, Asiakoak, aukera mapa politikoak lantzeko, mapa fisikoak ere; sartu eta erabili nahi dituzunak

Afrikako erliebea

Ikasi mapa hauekin, prest?, animo, txapeldun!!!
Mendiak,mendikateak, basamortuak, goi lautadak, zazpi dira errezak dira.
Zenbat aldiz errepikatu behar izan duzu %100 igarri arte?

Aurrera goaz, pixka bat zailago, Afrikako kostaldea, lurmuturrak, golkoak, itsasoak, itsasarteak, golkoak, ozeanoak, hogetalau dira, zein pasada...
Eta oraingoan zelan, %100era ez zarela heldu naiz eta askotan saiatu, ni ere ez lasai.

Bukatzeko lakuak eta ibaiak hamabost dira, zer da hori zuretzat? Lortzen baduzu, idatzi ahal didazu esanez nola joan zaizun eta ez baduzu lortzen ere.

Holako mapak gustokoak badituzu denetarikoak dituzu, Espainiakoak, autonomi elkarteetakoak, Frantziakoa, Munduko mapak, Afrikakoak, Amerikakoak, Asiakoak, sartu eta erabili nahi dituzunak.

Amerikako erliebea

Berriro mapekin, jo ta ke, oraingoan Amerika.
Hasteko zerbait erreza, izen gutxi dituen bi mapa, Ipar eta Erdi Amerikako mendiak, lautadak, mendikateak... eta bestea Hego Amerikakoa.
Beste pausu txikia emango digu, oraingoan Ipar eta Erdi Amerikako lakuak eta ibaiak eta jarraian Hego Amerikakoak.
Eta bukatzeko pixka bat zailago, hitz gehiago agertzen direlako, Ipar eta Erdi Amerikako kostaldeko badiak, lurmuturrak, itsasarteak, golkoak, uharteak, istmoa, itsasoak, ozeanoak, penintsulak..., guztiz hogetasei.
Eta beste mapan Hego Amerikan, kostaldeko erliebea diren hamahiru izen kokatu beharko dituzu.
Hau bai erronka !, baina ziur nago ahal duzula. Saia zaitez, badakizu puntuak ematen dituela kontrolerako.

Asiako erliebea


Eta orain Asia kontinentearen erliebea; hasteko mendiak, goi lautadak eta mendikateak.
Bigarren mapan, lakuak itsasoak eta ibaiak eta bukatzeko kostaldeko lurmuturrak, golkoak, penintsulak, uharteak, itsasarteak… .

Animo, zuek ahal duzuela !!!

Europako erliebea mapak

Animo ez dela hain zaila, hasteko mendiak, mendikateak… aldapa gora eta aldapa behera.
Jarraitzeko ibaiak, nahikotxo dira gure Europan eta bukatzeko bertako kostaldea, lurmuturrak, golkoak, penintsulak, etabar.
Honekin bukatu dugu.
Hurrengorarte

Erloju bat ipini nahi diozula zure blogari

Ba ikusiko duzunez nahiko erreza, webgune honetan azaltzen dizu.
http://elblogdelosblogs.blogspot.com/2005/08/quieres-un-reloj-para-tu-blog.html

Musika artxiboen formatua aldatzen

Musika artxiboak formatu desberdinetan agertu ahal dira eta batzutan MP3an nahi dugu eta WAV moduan dugu edo alderantziz.Beste formatu batzuk ere agertu ahal dira WMA, AMR... . Formatuak aldatzeko programaren bat erabili beharko dugu, hemen dugu bat, jeitsi behar dugu eta nahiko erreza da erabiltzea, naiz eta ingelera ez jakin, nire kasua dela.
http://4musics-multiformat-converter.uptodown.com/

jueves, 26 de febrero de 2009

Ez arrazakeria, ez xenofobia

Ikusi eta entzun hemen duzun bideoa. Ikusi eta entzun ondoren folio bat hartu eta zure adierazpen askatasuna martxan ipini folioren alde batetik marrazki bat eginez eta bestaldetik eskutitz bat idatzi zure lagun bati, zure sentimentuak, sentsazioak, pentsatzen duzuna adieraziz.

Lana nola antolatuko dugun

GIZARTEEN ANTOLAMENDUA

Metodologia:
- Liburutik gaia 8 ataletan banandu
- Binaka tokatzen zaizun atala hartu eta irakurri, aztertu, ulertu...
- Binaka, aztertutako ataletik garrantzitsuena hartu eta formulatu galderak eta bere erantzunak idatziz.
- Hurrengo urratsa hiru geletatik galdera erantzunak jaso eta zuen iritziz interesgarrienak direnak aukeratu eta word-en idatzi
- Prozesu hau jarraituz gero galde erantzunak jasoko dituzue, koadernoan itsatsi egiteko
- 50 galdera hauen erantzuna bilatu liburuan eta azpimarratu.
- Jarraian galdera erantzun bakoitza power point batean ikusten joango gara klasean eta azaltzen , dituzuen zalantzak guztion artean argitzen joateko
- Abenduaren 5ean honen kontrola izango duzue.

Gizartearen antolamendua

Gai hau lantzeko aurkezpen hau izango duzue oinarria, bertan atalez atal galderak, irudi lagungarriak eta erantzunak agertzen dira. Animo eta ondo pasa.

miércoles, 25 de febrero de 2009

Nola sartu kontadore bat blog batean

Nahi izango bazenu zure blogean kontadore bat ipini jakiteko zenbat jende sartzen den egunero, zenbat dauden on line edota zenbat sartu diren martxan jarri duzunetik, eta gauza gehiago nahi izanez gero, aukera bat da, http://www.histats.com/es/
Eta ulertzeko lagungarria izan daitezkeen oharrak hemen dituzu.

Nola sartu power point bat blogean

Lehendabizi zuk egin duzun power pointa internetera igo behar duzu, honetarako erabili hal duzu slideshare deitzen den espazioa bat.
Hasteko bertan erregistratu behar zara eta gero esketzen duena egiten joan, honetarako hobe duzu turorial hau ikustea:
http://www.slideshare.net/vidama/cmo-subir-una-presentacin-de-powerpoint-en

Beste aukera bat ikasteko, lehenengo slidesharen erresgistratu eta gero bideo ikusi bertan nazaltzen dizu nola igo power pointa eta nola lortu behar duzun kodea blogean sarzteko.

Galegoa, katalana, euskera, gaztelania, itzultzen

Badugu zerbait itzulpen munduan galegoa, katalana, euskera, gaztelania eta beraien konbinazio batzuk itzultzen duena. Hau Opentrad deitzen da.
Gaztelaniatik euskerara badabil, baina euskeratik gaztelaniara momentuz ez.

Testuak itzultzeko

Batzutan erabili dut eta emaitza ona eman dit, behintzat testuaren idea nagusia ulertzeko, "Instituto Cervantes" erakundearena da.
http://oesi.cervantes.es/traduccionAutomatica.html

Ingelera ez dakigunontzat

Maiz agertzen zaizkigu webguneak ingeleraz eta betikoa... zer egin beharko dut... alabari deitu eta laguntza eskatu, ahal bada bai, eta ezin bada aukerak daude bertan sarean. Hemen dugu bat, Lingro deitutakoa.
Hem,en duzue tutoriala ikasteko erabiltzen
http://www.adelat.org/index.php?title=traduce_webs_a_partir_de_diccionarios_ab&more=1&c=1&tb=1&pb=1

mapak, irudiak.... galderak jarraitzeko

Hemen dituzue bete behar dituzuen galderak hobeto ulertzeko irudiak, mapak..., klaseak elkar landuko ditugu.

lunes, 23 de febrero de 2009

Oinarrizko konpetentziak IKT ereduan

Gure ikastetxean parte hartzen ari gara IKT eredua proiektuan. Aurton egin dugun plangintzaren barruan parte batean irakasleriari formazioa eskeintzea agertzen da.Honetarako formazio saio batzuk prestatu ditugu mintegiz mintegi azaltzen joateko. Hemen dituzue prestatutako PDF lagungarriak:
- informatika sistema baten elementuak
- informazioaren kudeaketa
- internet
- posta elektronikoa
- word

Pendrive zeruan, hodeietan.

Bai horrela da, gero eta aukera gehiago agertzen dira zure informazioa gordeta izateko pendrive batean, baina zeruan edo hodeietan . Posibilitate bat skydrive da 50 GB ematen dizkizu, hotmailek eskeintzen du. Dohainik da, eta artxiboak izan ahal dituzu pribatuan edo publikoan. Aukera ona ematen du, gure ikastetxean irakasle batzuk hasiak gara erabiltzen ikasleek hartu ahal izateko bertatik guk uzten dizkiogun artxiboak.

Ihauterietarako lantxoa


Zuen blogak irakurrita hemen duzue galdera batzuk test modukoak,
http://cid-23903d5c6189f497.skydrive.live.com/browse.aspx/P%c3%bablico
zabaldu artxiboa, gorde zuen ordenagailuan, astean zehar betetzen joan (azpimarratuz erantzun egokiak) eta gero bidali andoni.goiriena@gmail.com eta zuzenduta jasoko duzue zuen korreoan edo blogean.

Lana egiteko bidea

ERDI AROA
1. Gai honetan lan egiteko izango duzue:
• Enkarterrietako museoan emandako materiala (bisita eta txostena)
• Testu liburua jarraitu ahal izateko “galdera batzuk”
• Webgune batzuk, informazioa atera ahal izateko, googlen idazten baduzu “erdi aroa”, agertzen diren lehen 5 webguneak, hauek dira:
- http://eu.wikipedia.org/wiki/Erdi_Aro
- http://eu.wikipedia.org/wiki/Kategoria:Euskal_Herriko_Erdi_Aroa
- http://www.puntubi.com/testuinguruak/erdiaroa.htm
- http://www.lopedevega.es/users/juanjoromero/eso/anim_index.htm
- http://historiarakobaliabideak.wikispaces.com/ERDI+AROA
Beste iturri batzuetan informazioa bilatu ahal duzue ere.
Klasean egingo dugun ari historikoak ere lagundu ahal dizu.
Eta egin behar duzuen lanean ez galtzeko, “autopista bide batzuk”, hemen dituzue 4 mapa kontzeptuala,erdi aroa, goi erdi aroa, tarteko erdi aroa
eta berant erdi aroa.
2. Lan bat egin behar duzue ERDI AROAri buruz. Blog batean egin beharko duzue, hirunaka egingo duzue.
o Honetarako lehen gauza gmail korreo bat egin behar duzue.
Googlera joan, gmail klikatu, apuntate a gmail …
o Bigarren gauza blog bat sortu, bloggerrekin egingo duzue, hau guztien artean egingo dugu.
Hemen duzue laguntza
http://www.esnips.com/doc/0a8201e1-230c-4a58-a0f4-9e84bc944cd6/1.-Crear-un-blog
o Hirugarren gauza, bloga erabiltzen ikasi, hau guztien artean egingo dugu. Hemen duzue laguntza
http://www.esnips.com/doc/56434373-b5cf-4a48-b0c0-8fdb20397510/2.-Crear-entrada-blogger

3. Lana bukatutzat ematen duzuenean, hau da blogean dena eginda eta ulertuta dagoenean, aurkeztu beharko duzue bloga klasean, ipinitako informazioa azalduz.
4. Bide hau elkarrekin egiteko nire laguntza izango duzue klase orduetan edo bestela idatziz andoni.goiriena@gmail.com
Prest zuen zalantzak argitzeko.

Hiztegia behar dut... enziklopedia behar dut...

Beti esku, bistan izan behar dugun tresna. Eta orain berrituta. http://www.hiztegia.net/

domingo, 22 de febrero de 2009

artxiboren bat konprimitu edo deskonprimitu


Gerta daiteke artxiboren bat konprimitu behar izana edo deskonprimitu eta ez izan behar den programarik, orduan "on line" egin ahal dugu.
Deskonprimitzeko WobZIP

Eta aldiz nahi duguna bada konprimitu
onlinezip erabili ahal dugu.

aukeratu munduko toki bat, nola jakin bere latitudea eta longitudea?

Google mapeen bidez. Begiratu



Anibal de la Torreren blogetik hartuta, http://www.adelat.org/

viernes, 20 de febrero de 2009

nola sartu grabaketa bat blog batean

Egin dugun edo sartu nahi dugun grabaketa gordeta eduki behar dugu ordenadorean eta bertatik internetera igo, honetarako programa batzuk ditugu. Bi aipatuko ditut hemen imeem eta beste post batean agertu den goear . Nik goear erabili dut, lehenengo bertara sartu eta erregistratu behar zara. Erregistratu eta gero goikaldean "upload" klikatu eta irtetzen den pantailan "examinar" klikatu, bilatu gordeta duzun audioren bat, mp3an egon behar da, eta berriro eman "upload". Horrela baduzu zure grabaketa edo zure abestia "goear"en. Hurrengo pausua azalduta duzu blog honen "nola sartu abesti bat blog batean" deitzen den artikuluan.

Beste aukera bat gure irrati tailerrean urte honetan erabiltzen ari garen espazioa gordetzeko saioak euskaltube izaten ari da, erreza da, euskeraz dago.Bertan gorde egiten ditugu, audicity programarekin egindako garbaketak eta gero bertatik kukularrairratia.blogspot.com blogean ipini.

Ikasleekin narrazioak, azalpenak, elkarrizketak grabatzeko

Askotan gertatzen zaigu ikasleekin grabaketak egiteko aukera, elkarrizketak, narrazioak, gai baten azalpena, ahozkoa landu nahaia... ba holakoetarako aukera on bat audacity programa da, dohainaik eskuratu ahal duzu. Errez grabatu ahal duzu, moztu, kopiatu, itsatsi, efektuak sartu, montaje txikiak egin...

Nola sartu abesti bat blog batean

Abestia aukeratu, interneten egon behar da, www.goear.com era joan, abestiaren izena ipini, bertan badago agertuko da, orduan bakarrik kopiatu behar duzu eskumaldean laukitxo baten barruan agertzen den kodea, laukitxoaren gainean (This song in your site:) ipintzen du.
Zure blogera joan idazterakoan aukeratu "edicion html" eta bertan besterik gabe kopiatutako kodea eta bertan duzu erreproduktorea.

Nahi duzun abestia entzun eta jeitsi

Abesti bat entzun nahi duzula eta ez daukazula? Seguraski www.goear.com en izango duzu, sartu bertan, abestiaren izena jarri, aukeratu eta entzun.
Jetsi nahi baduzu, sartu http://downmusic.org/download-music-from-goear.php eta bertan abestiaren URL idatzi eta "descargar canción", gero gorde nahi duzun tokian.Erreza ez ta?. Non dagoen URLa (hau da abestiaren helbidea)ba goear webgunean, entzuten ari zaren tokian, eskumaldean lauki batean, laukiaren goialdean
"Share it" ipintzen du
Beste baukera bat, prozedura berdina jarraitu behar duzu baina kasu honetan pixkat luzeagoa da, abesti guztia entzun behar duzu eta bukatzen denean web honetara sartu http://www.gowner.es/ eta bertan abestiaren URL idatzi eta "descargar", gero gorde nahi duzun tokian.