Mostrando entradas con la etiqueta aurkezpenak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta aurkezpenak. Mostrar todas las entradas

lunes, 12 de marzo de 2012

jueves, 2 de febrero de 2012

Ni zurekin i(ra)kasle

Gurekin ikasleak direnak, zergatik ez irakasleak izan beste ikasleekin eta bere irakasleekin?. Erandio BHIn
NI  ZUREKIN  I(RA)KASLE  proiektua asmo honekin jaio da. Proiektu honetan horrela gertatzen da, ikasleak entrenatu, trebatu..., eta Google (gmail, docs, blogger, sites) adituak bihurtzen dira. Eskaera egiteko orria prestatu dute. Ematen duten zerbitzuan  eskaintzen dizkieten oinarrizko 10 ariketa, azaltzen dizkiete ikasleei eta irakasleei. Prestatutako tutorialak banatzen dituzte. Protagonistak sentitzen dira. Interesa baduzue, animatu.

martes, 13 de diciembre de 2011

Metodologia aldatzen; ideiak, proposamenak eta baliabideak

Aurton Eskola 2.0 Bigarren Hezkuntzan izango dugu martxan. Hurrengo diapositiben aurkezpenean, gure lana errazteko, klasean aurrera eramateko ideiak, proposamenak eta baliobideak izango dituzue. Benetako erronka metodologiaren aldaketan datza. Has gaitezen. Leioako Berritzegunean, izandako Jardunaldi Digitaletan garatutako aurkezpenak dituzue hemen. Egileak, Gizarte eta Hizkuntza eremuan Ana Basterra eta Zientzia eta Teknologia eremuan Pilar Etxebarria.

jueves, 10 de marzo de 2011

miércoles, 1 de diciembre de 2010

Dipity denbora- lerroa egiteko tutoriala

Dipity aplikazio bat da denbora-lerroak egiteko, bertan testua, argazkia, lotura, mapa eta bideo sartzeko aukera ematen dizkizu. Hona hemen Leioako Berritzeguneko Ana Basterrak eta Fernando Mugak egindako tutoriala.

lunes, 8 de noviembre de 2010

Glogster aplikazioa, poster interaktiboak

Hemen dugu 2.0 barruan beste aplikazioa, hezkuntzan erabilgarri, posterrak egiteko aplikazioa, bai irakasleak bai ikasleak, testuak, irudiak, musika, audioak, bideoak... Modu errez batean. Ikus tutoriala.



jueves, 2 de septiembre de 2010

Prezi aurkezpenak egiteko aplikazioa

Betiko power point aparte badaude beste modu batzuk aurkezpenak egiteko, hemen duzue prezi, dinamikoa, zoom antzekoa erabiltzen du, mugimendua eragiten du eta diseinu asko ditu.
Lau tutorial bideo hauetan oso garbi azaltzen du nola erabili.

bideo1
bideo2
bideo3
bideo4

pdf honetan ere azalpen orokorrak dituzu.

miércoles, 27 de enero de 2010

Power point batean nola sartu testua, irudiak, loturak, taulak eta grafikoak. IKT eredua, prestakuntza

Lehen bideo honetan ikusiko dugu nola sartu testua aurkezpen bat egiteko power point batekin.



Bigarren bideo honetan ikusiko duzue nola sartu irudiak power point batean



Hirugarren bideo honetan nola egin loturak aurkezpen batean ikusiko duzu.



Laugarren bideoan ikusi ahal duzue nola sartu taula bat eta baita ere nola sartu grafiko bat.



Eta bukatzeko azken bideoan ikus ditzakezue nola aldatu hondoa, kolore desberdinez eta txantiloi ezberdinak erabiliz.



Power point batean testua, irudiak, loturak, taulak, grafikoak eta hondoa aldatzen ikasi eta gero, sakondu nahi baditugu ematen dituen aukera gehiagoetan, merezi du webgune honetatik buelta bat ematea, http://www.aulaclic.es/power2003/index.htm

lunes, 30 de noviembre de 2009

Arte gotikoa, aurkezpena, ikasleek parte hartzeko

Arte gotikoa DBHko bigarren mailan erabiltzeko egindako aurkezpena duzue hemen, honetarako photo peach erabili dut.
Zu ere animatzen bazara egitera hemen aurki dezakezue tutoriala

ARTE GOTIKOA on PhotoPeach

viernes, 13 de noviembre de 2009

Web 2.0n entzun, ikusi idatzi eta sortu

Leioako berritzegunean Ana Basterra eta Fernando Mugak egindako lana duzue hemen. Web 2.0k ematen dituen aukera batzuk sakonduz. Eskerrik asko Ana eta Fernando eta on dagizuela guztioi.

DIRECCIONES

Google eta bere posibilitateak

Hemen dugu google eta bere munduko aukera batzuk . Leioako berritzegunean egindakoa, Pilar Etxebarria, Enrique Arce eta Begoña Magrok egin dute eta eskertzen diogu.
Google ikastaroa

jueves, 12 de noviembre de 2009

Arte erromanikoa, aurkezpena, ikasleek parte hartzeko

Arte erromanikoa DBHko bigarren mailan erabiltzeko egindako aurkezpena duzue hemen, honetarako photo peach erabili dut.
Zu ere animatzen bazara egitera hemen aurki dezakezue tutoriala

arte erromanikoa on PhotoPeach

PHOTO PEACH aurkezpenak egiteko tresna

Photo peach aurkezpenak egiteko beste tresna bat dugu. Errez ikasteko eta erabiltzeko, irudia, letra eta soinua erabiliz, oso dinamikoa bihurtzen du gauzatzen duguna. Leioako berritzeguneak antolatutako jardunaldi digitaletan azaldu digute. Eskerrak eman berriro ere Ana Basterra eta Fernando Mugari egin duten lanagatik. Prestatu duten tutoriala merezi du, hemen duzue.