lunes, 20 de diciembre de 2010

Lutxana 1836

1836ko Gabon gaua, gau iluna, elur-ekaitza, 1936an legez, Historiak gerra zibil batean topatzen gaitu... . Erandion, Lutxanan, gure ikastetxearen azpian. Batzuk karlistak Carlos Borboiaren alde, Lutxanan gotorlekua dute eta Asua ibaiaren ondoan, ZUBIAN posizioak hartu dituzte; besteek liberalek Isabel II.aren aldekoek, Portugaletetik etorriz Espartero buru dute, Ibaizabal zeharkatu, zubian topo egin... liberalek karlistak desplazatzen dituzte..., gero Enekuritik Bilbora sartu eta "askatzeko"...

Gure hurbiltasun geografikoa dela ta, 175 urte laster beteko direla kontutan izanda... aurten LUTXANAKO BATAILAREN inguruan kokatu nahi ditugu ikastetxean egin nahi ditugun aktibitate batzuk, hasiera emateko Zumalakarregi Museora egindako bisita eta plastika arloan ikasleek egindako ekarpena, irudien bidez.


(handiagoan ikusi nahi ezkero, klik egin irudiaren erdian)

Bestaldetik ikastetxean KUKULARRA aldizkaria hiruhilero argitaratzen dugu, azken alean Lutxanako Batailaren inguruan bi artikulu agertzen dira bata Zumalakarregi Museora egindako bisita, hobeto ezagutzeko hemen duzue 1.mailako ikasle batzuk egindako azalpena eta bestean nola heldu zen Espartero Lutxanako zubira, zein zen bere osasun egoera, hau "Zientzia Txoko"an agertzen da, 5 eta 6.orrialdean.

Laster beste arloetan egindakoak izango ditugu, Gizarte Zientziak ( Lutxanako Historia), Informatika (bideoa muntaia), Musika (orduko musika)... eta guztiari bukaera emango dion Inauteria (denok mozorrotuta, karlista, liberal...)
Ongi egin dagizuela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario