jueves, 30 de diciembre de 2010

Lagun ezkutua


Ikasleen, irakasleen, lagunen, familian zenbat aldiz antolatu dugu lagun ezkutua opariak egiteko, eta behin da berriz saiatu eta ezin irten. Ba nola ez, badago modua egiteko interneten, hemen duzue helbidea http://www.zurelagunezkutua.com/?lang=eu .

martes, 21 de diciembre de 2010

Antzinako eskola

Antzinako eskola, beste historia batean, sentimenduak, bizipenak...

Untitled from agoiriena on Vimeo.

Lan honen egilea Naroa Goiriena (Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola)

lunes, 20 de diciembre de 2010

Lutxana 1836

1836ko Gabon gaua, gau iluna, elur-ekaitza, 1936an legez, Historiak gerra zibil batean topatzen gaitu... . Erandion, Lutxanan, gure ikastetxearen azpian. Batzuk karlistak Carlos Borboiaren alde, Lutxanan gotorlekua dute eta Asua ibaiaren ondoan, ZUBIAN posizioak hartu dituzte; besteek liberalek Isabel II.aren aldekoek, Portugaletetik etorriz Espartero buru dute, Ibaizabal zeharkatu, zubian topo egin... liberalek karlistak desplazatzen dituzte..., gero Enekuritik Bilbora sartu eta "askatzeko"...

Gure hurbiltasun geografikoa dela ta, 175 urte laster beteko direla kontutan izanda... aurten LUTXANAKO BATAILAREN inguruan kokatu nahi ditugu ikastetxean egin nahi ditugun aktibitate batzuk, hasiera emateko Zumalakarregi Museora egindako bisita eta plastika arloan ikasleek egindako ekarpena, irudien bidez.


(handiagoan ikusi nahi ezkero, klik egin irudiaren erdian)

Bestaldetik ikastetxean KUKULARRA aldizkaria hiruhilero argitaratzen dugu, azken alean Lutxanako Batailaren inguruan bi artikulu agertzen dira bata Zumalakarregi Museora egindako bisita, hobeto ezagutzeko hemen duzue 1.mailako ikasle batzuk egindako azalpena eta bestean nola heldu zen Espartero Lutxanako zubira, zein zen bere osasun egoera, hau "Zientzia Txoko"an agertzen da, 5 eta 6.orrialdean.

Laster beste arloetan egindakoak izango ditugu, Gizarte Zientziak ( Lutxanako Historia), Informatika (bideoa muntaia), Musika (orduko musika)... eta guztiari bukaera emango dion Inauteria (denok mozorrotuta, karlista, liberal...)
Ongi egin dagizuela.

lunes, 13 de diciembre de 2010

On Kixote Mantxakoa


Bost mila lan ordu egin eta gero Espainiako Liburutegi Nazionalak On Kixote Mantxakoa argitaratu du era digitalean, irakur daiteke jatorrizko bertsioan edo gaur eguneko gaztelanian.Erdi aroko abestiak ere entzun daitezke irakurtzerakoan. Benetan bitxia eta ondo eginda.

Erdi aroa, Bizkaiko hiribilduekin lanean


Erdi Aroan XII-XIV mende bitarte Bizkaiko herri batzuk hiribildu izateko pribilegio gutuna jaso zuten, lan honekin pixka gehiago ezagutuko ditugu, zein urtean hiribildu bihurtu ziren, nork eman zien gutuna, nor zen pertsona hori, zenbat jende bizi da gaur egun, argazki batzuk topa, bideo bat ere, webgune bat informazio ematen duena... . Hau guztia egiteko fitxa hau jarraitu.
Bukatuz gero www.dipity.com erabiliko dugu informazioa igotzeko, horrela gure hari kronologikoa informazio guztiarekin izango dugu. Hau egiteko hemen duzue tutoriala. Klasean ere azalduko dugu prozedura.

viernes, 3 de diciembre de 2010

Bizkaiko hiribilduen sorrera

Erandio BHIko 2.mailako ikasleek egindako lana dipity aplikazioa erabiliz

on Dipity.



Lan hau egin eta gero, binaka eman duten informazioa ezagutzen joango dira fitxa honetan agertzen diren galderak erantzuten.

miércoles, 1 de diciembre de 2010

Dipity denbora- lerroa egiteko tutoriala

Dipity aplikazio bat da denbora-lerroak egiteko, bertan testua, argazkia, lotura, mapa eta bideo sartzeko aukera ematen dizkizu. Hona hemen Leioako Berritzeguneko Ana Basterrak eta Fernando Mugak egindako tutoriala.

domingo, 21 de noviembre de 2010

Sahara Herria, bere historia.

Zer gertatzen ari da Saharan? Zein da bere historia? Zer ikusia daukate Marokok eta Espainiak? Zein da Nazio Batuen erantzukizuna?.

Sahara
View more presentations from hbsp.

Euskal Herriaren historia, ikasteko beste modu bat

Euskal Herriaren (euskaraz hitz egiten duen herria) historia ikasteko beste modu bat, Inazio Perurenaren ikasgai magistrala kazetari baten aurrean.Ados egon ahal zara edo ez, baina behintzat argi hitz egiten du.

domingo, 14 de noviembre de 2010

Euskararen egunean, gurekin Jon Gurrutxaga

Laster euskararen eguna ospatuko dugu gure ikastetxean Erandio BHIn, gurekin izango da Jon Gurrutxaga. Nor da? Zer egiten du bizitzan?. Etorri baino lehen, berarekin egon baino lehen, ezagutu dezagun pixka bat.

lunes, 8 de noviembre de 2010

Glogster aplikazioa, poster interaktiboak

Hemen dugu 2.0 barruan beste aplikazioa, hezkuntzan erabilgarri, posterrak egiteko aplikazioa, bai irakasleak bai ikasleak, testuak, irudiak, musika, audioak, bideoak... Modu errez batean. Ikus tutoriala.



jueves, 2 de septiembre de 2010

Prezi aurkezpenak egiteko aplikazioa

Betiko power point aparte badaude beste modu batzuk aurkezpenak egiteko, hemen duzue prezi, dinamikoa, zoom antzekoa erabiltzen du, mugimendua eragiten du eta diseinu asko ditu.
Lau tutorial bideo hauetan oso garbi azaltzen du nola erabili.

bideo1
bideo2
bideo3
bideo4

pdf honetan ere azalpen orokorrak dituzu.

miércoles, 9 de junio de 2010

Esaera zaharrak, nola esaten da...

Gure geografiako baserrietan barrena egindako kanpo-ikerlan bat aurkezten du. Lan horretan 27.000 gora atsotitz bildu dira. Lana Gotzon Garatek egin du azken hogeita hamar urteotan zehar.

lunes, 7 de junio de 2010

Jing aplikazioa, pantailak kapturatzeko

Jing aplikazioarekin pantailan kapturak egin ditzakezu, pantailaren zati bat edo pantaila osoa. Bi aukera ditu, bata argazki moduan nahi duzuna kapturatu eta gero editatu bertan testuak, geziak, koadroak, koloreak sartuz eta bestea oso interesgarria dena nahi duzun pantaila zatia kapturatu eta bere barruan bideoa grabatu, audioa eta irudiekin. Hobeto ulertzeko hemen duzue bideoa bat guzti hau azaltzen.
Oso baliagarria ikasleei aurkezpenak egiteko.

viernes, 28 de mayo de 2010

jueves, 27 de mayo de 2010

Cappella Sistina, ibilbide birtuala


Astiro eta sakon aztertu nahi baduzue Cappella Sistina, bertatik ibilbide birtuala egin, gustokoa baduzue artea, merezi du bueltatxo bat ematea bertatik, saguarekin edozein tokira joan zaitezke, bertan ere zooma erabili eta detaileak ikusi. Cappella Sistina ibilbide birtuala

WeTransfer artxiboak bidaltzeko, 2gb gehien


Gure korreoaren osagarri bat izan daiteke. Artxiboren bat bidali nahi dugunean eta pisutsua denean, ez da erreza edo ezin bada korreoz modu arrunt batez bidali. Erabili ahal dugu WeTransfer Ez da erregistratu behar, 20 pertsonei bidali ahal diezu, 2 gb onartzen ditu, bere korreora helduko zaie link bat eta bertatik deskargatu ahal izango dute.

martes, 25 de mayo de 2010

Anakel IKTak Gizarte Zientzietan


Anakel editorialak sarean bere liburu digitala ipini du, bertan eduki kurrikularrak, elementu multimedia, ariketa interaktiboak, gelarako errekurtsoak... eskaintzen ditu.

lunes, 19 de abril de 2010

ZonaClic


Kataluniako Generalitateko Hezkuntza Sailak eskaintzen duen zerbitzua da, aktibitateak sortzeko aukerak ematen ditu eta baita ere bere errekurtso baliotsuena eskaintzen du, ehundaka aplikazio hezkuntzan lantzeko, maila eta arlo desberdinetan.

miércoles, 24 de marzo de 2010

Klik eta Klik, proposamen solidarioa, ZORIONAK


Klik eta Klik programak talde lana saritzen du. Erandio BHI Ikastetxeko 2. mailako talde bat irabazlea izan da bere proposamen solidarioa aurkeztuz, izenburua "Arrazakeriaren aurka". ZORIONAK.

martes, 23 de marzo de 2010

Aro modernoa, lan bat egiten

Aro modernoaren gaiarekin bukatzeko, ikusiko duzun bideoan oinarrituta eta zure apunteak kontsultatzeko aukera izanda ere, lan bat burutu behar duzu.
Lanaren puntuak bideoak markatzen dituenak dira. Hemen dituzu:

1. IRAUPENA. Zein da bere iraupena, noiztik nora doa? Noiz hasi eta noiz bukatu? Zein datak markatzen dute hasiera? Eta bukaera?
2. KAUSAK. Zergaitiak? Zerk lagundu zuen aro modernoa garatzen?
3. PENTSAMENDUAK. Zeintzuk dira garai haietako pentsamenduak, zertan datza bakoitza?
4. BOTERE POLITIKOA. Zer nolakoa izan zen botere politikoa? Nork agintzen zuen? Zenbat agintzen zuen? Zein beste talde edo estamentu daude? Zer esan ahal dugu hauei buruz?
5. ERLIJIOA. Zer gertatzen da honekin?. Zein erreforma daude? Zertan datza bakoitza?
6. GIZARTEA. Nolakoa da garai horretako gizartea? Zer esan ahal duzu honetaz?
7. EKONOMIA. Nola dago komertzioa? Zer da inportantea? Zein bidai berri ematen dira? Zer lortzen da honekin?

lunes, 8 de marzo de 2010

Retorno a Hansala (pelikula)

Hamarkada honetan hamaika inmigrante gazte marokkiarren gorpuak hilhotz agertu ziren Rotako hondartzetan. Zeramatzaten erropengatik herri berdinekoak zirela jakin zen : Hansalakoak. Hona hemen pelikula.

Ikusi ahal duzue ere, helbide honetan http://delatv.com/flash/5ITS4P0Z/retorno-a-hansala.html

domingo, 21 de febrero de 2010

Hodeian lan egiten, nola lan egin google docs-ekin? Zer egin ahal da?

Zer da google? zer da docs? Zer esan nahi du hodeian lan egin?



Zer da google docs? Nola sartu ahal gara hodeian? Kontu bat egiten.



Bere aurpegia ezagutzen, artxiboak, konpartituak eta konpartitu gabeak



Artxiboak nabarmendu, izkutatu, mota berdinekoak ikusi, artxiboak igo, paperontzia...



Nola konpartitu artxiboak? Norekin konpartitu? Zertarako?



Hasitako dokumentu bat editatu, aurkezpen berri bat egin



Bideo hauekin googleren zati txiki bat ezagutu dugu. Google docs-en lan egiteko oinarrizko urratsak ikasi ditugu. Sakondu nahi badugu, hona hemen helbide interesgarria http://www.aulaclic.es/googledocs/index.htm
On dagizuela

miércoles, 27 de enero de 2010

Power point batean nola sartu testua, irudiak, loturak, taulak eta grafikoak. IKT eredua, prestakuntza

Lehen bideo honetan ikusiko dugu nola sartu testua aurkezpen bat egiteko power point batekin.



Bigarren bideo honetan ikusiko duzue nola sartu irudiak power point batean



Hirugarren bideo honetan nola egin loturak aurkezpen batean ikusiko duzu.



Laugarren bideoan ikusi ahal duzue nola sartu taula bat eta baita ere nola sartu grafiko bat.



Eta bukatzeko azken bideoan ikus ditzakezue nola aldatu hondoa, kolore desberdinez eta txantiloi ezberdinak erabiliz.



Power point batean testua, irudiak, loturak, taulak, grafikoak eta hondoa aldatzen ikasi eta gero, sakondu nahi baditugu ematen dituen aukera gehiagoetan, merezi du webgune honetatik buelta bat ematea, http://www.aulaclic.es/power2003/index.htm

lunes, 25 de enero de 2010

Arenatzarterako bidaia

2010eko Urtarrilaren 20an egindako ibilaldian aztertu genituen Plastika eta Natura arloetako materialak (eskulturak, zuhaitzak) IKUS ETA LANDU DITZAKEZUE HEMENDIK ETA NORBERAREN ETXETIK.
Argazki hauen egileak 2. mailako Nagore Ibarrondo, Naioa Garcia eta Ibon Dominguez izan dira.

miércoles, 13 de enero de 2010

Formatuak aldatzeko bihurgailua


Formatuak aldatzeko aplikazio desberdinak ditugu, hemen aurkezten dizuet nahiko errez erabili ahal dugun bat, www.zamzar.com,on line erabili ahal dugu, beraz ez dugu programarik jeitsi behar.
Testuen, irudien, musikaren eta bideoen formatuak alda ditzakegu (doc, pdf, wma, wav mp3, avi, mpg, jpge, gif... eta askoz gehiago)
Lau pausu:
1. Aukeratu zein artxibori nahi diozun formatua aldatu
2. Aukeratu zein formatuan nahi duzun irtetzea
3. Zure emaila eman bertara bidaliko dizute formatu berrian, zuk deskargatzeko
4. Bihurtzeko agindu

Bukatzerakoan zure emaila zabaldu eta bertan jasoko duzu lotura bat, bertara joan eta artxiboa gorde nahi duzun tokian.

Nola ipini youtubeko bideoa power point batean

Power point batean lan egiterakoan, diapositiba batean testua, argazkia eta lotura bat egitea nahiko errez ikasi ahal dugu egiten, baina bideoa sartu behar dugunean hor datoz zalantzak, sarean youtuben dagoen edozein bideo sartzeko hemen duzu oso ondo azalduta, kontuz, pausuz pausu joan eta emaitza ikusiko duzu.
NOLA SARTU YOUTUBEKO BIDEOA POWER POINT BATEAN.

Ba dago ere beste modu bat bihurgailu bat erabiliz aldatzeko bere formatua, power pointak onartzen duen formatu bat erabiliz. Honetarko bihurgailu on bat zampar.com da. Dena azalduta duzue helbide honetan

jueves, 7 de enero de 2010

Argazkiak editatzeko photoscape erabiltzen

Hemen duzue argazkiak editatzeko programa bat, lehendabizi deskargatu egin behar duzu, bere izena photoscape da. Zer egin ahal duzun argazki batekin galdetzen baduzu, hemen aukera asko duzu, tamaina aldatu, txikitu, handitu, filtroak ipini, markoak, textuak, argitasunarekin jolastu eta hamaika gauza gehiago. Saiatu eta ikusiko duzu. Hemen uzten dizkizuet aurkitutako tutorial batzuk.

...

...