Mostrando entradas con la etiqueta geografia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta geografia. Mostrar todas las entradas

viernes, 27 de enero de 2012

Erdi aroko hirien historia


Hurrengo orrialdeetan aurkezten dizkizuegu ERANDIO BHIko bigarren mailako ikasleok Erdi Aroko hiri batzuei buruz egindako lanak.
Lanak oinarritu dira  gidoi honetan. 
Lanak ikusteko klikatu izenaren gainean.

Lanei buruzko galdera batzuk ere prestatu dituzte. Hemen dituzue    
Hau guztia koordinatu dute Estanis Arrietak eta Silvia Cajigasek, bigarren mailako gizarte zientzietako irakasleak.

lunes, 5 de diciembre de 2011

Hartu zure maleta eta 24 ordutan eman munduan zehar bira.


Mundua liburu bat bezalakoa da; ez dutenak bidaiarik egiten lehen orrian geratzen dira. Horrela aurkezten du Manuel Peréz Bañezek, IES Antonio Dominguez, Sevillako ikastetxeko irakasleak bere proiektua. "El mundo por Maleta" izena du, eta 24 orduko bidaia planteatzen du munduan zehar. Oso interesgarria, aukera asko zabaltzen ditu lan egiteko.
http://elmundopormaleta.wikispaces.com/
Honen inguruan sortutako ideiak.

Nola egiten da klimograma bat.

Bideo honetan klimograma bat egiteko urratsak dituzue.

Practicopedia. Bideoak eta gehiago


Webgune interesgarria, azalpen didaktiko ugari. Hemen, Geografia Historia duzue, baina kategoria asko ditu.

Hemen dituzue bi adibide: Nola egin adin piramide grafikoa, eta nola egin barra grafikoa eta grafiko zirkularra.


Jakin nahi duzula zer ordu den munduko edozein tokitan?



ClockLink aukeratu nahi duzun erlojua blogean ipintzeko.

Munduko orduekin jolasteko; aukeratu munduko hiri batzuk, eta ordu aldaketak konparatzen joan.

martes, 25 de mayo de 2010

Anakel IKTak Gizarte Zientzietan


Anakel editorialak sarean bere liburu digitala ipini du, bertan eduki kurrikularrak, elementu multimedia, ariketa interaktiboak, gelarako errekurtsoak... eskaintzen ditu.

sábado, 27 de junio de 2009

Europako mapan kokatu estatuak


Ba ote dakizu Europako estatuak bakoitza bere tokian kokatzen? Estatu asko dira eta batzuk txikitxoak, ez da erreza, baina agian hiru aldiz saiatuz lortuko duzu. Saiatu zaitez eta bide batez ingelesa pixkak landu.
Europako mapan bere estatuak kokatu.

Erdi aroa ezagutu Zwing familia lagunduz


Hemen dugu beste modu bat erdi aroa ezagutzeko, bertako historia, geografia, kultura... . Iter itineris, Zwing familia ezagutuz eta bere ibilbideak jarraituz. Goazen ba Zwing familia ezagutzera

lunes, 16 de marzo de 2009

Euskal Herriko hiriburuen sorrera

Korrika 09 datorrenez, gu ere "korrika" hiriz hiri (beharrezkoa) eta ausartzen direnak herriz herri (borondatezkoa). Hau da hurrengo lana, taldeka egiteko.
Euskal Herriko hiriburuen sorrera, noizkoa da? Bilbo, Donosti, Gasteiz, Irunea, Baiona, Donibane Garazi, Maule... . Ariketa hau egiteko maps google erabiliko dugu bertan hiriburu bakoitzari buruz datu hauek ipiniz:
- Noiz sortu zen
- Nork eman zizkion foruak edo hiri karta
- Gaur egun zenbat biztanle ditu
- Eta beste bi ezaugarri zuok aukeratuak
(informazio hau ateratzeko erabil dezakezue wikipedia edo beste informazio iturri batzuk)
- Gehitu ere argazki bat hiri bakoitzeko baina aintzinekoa
- Eta bukatzeko hiria erakusten duen bideoa (hau Youtubetik edo beste tokiren batetik hartu)

Ariketa bukatuta dagoenean zuen blogera igo.

Horrela geratuko zaizue.


Ikusi mapa handiagoa

viernes, 6 de marzo de 2009

domingo, 1 de marzo de 2009

munduko mapak desitxuratzen


Ez da erraza mundua esferikoa izanik bi dimentsiotan irudikatzea. Beti egongo da ezaugarriren bat desitxuratuta. Alderantziz, desitxuratzeak mapa esanguratsuak egiteko balio dezake. Adibidez, Worldmapper egitasmokoek herrialdeen azalerak desitxuratzen dituzte, mapan adierazi nahi duten faktorearen arabera. Emaitza: begiratu batean ulertzen diren irudikapenak, merezi du aztertzea Worldmapper

viernes, 27 de febrero de 2009

Edertasun urdina

Gozatu... gure Lurra ikusten eta bide batez lan pizkat egingo dugu. Hartu atlasa eta erabili dezagun.

Montaian agertzen diren tokiak, tokiz toki joango gara aurkitzen. Badakizu jarraitu prozedura. Tokia azken orrietan bilatu toponimoen izendegian, esaten digun orrira joan, bertan dagokion koadroa bilatu eta... zer berdintsuak dira ikusten zaudena eta atlasekoa? Politago ikusten zaudena ez ta? Ba hori da gure lurra ZAINDU EZAZU.

Lurra planetak bere bidaia egiten du

Errotazio mugimentua, traslazioa, orduak gora eta behera, urtaroak, soltizioak, ekinozioak... eman erantzuna, baietz igarri!

Mapa interaktiboak, denetarik...

Mapa pilo dituzue, jolastu ahal duzue, Espainiakoak, autonomi elkarteetakoak, Frantziakoa, Munduko mapak, Afrikakoak, Amerikakoak, Asiakoak, aukera mapa politikoak lantzeko, mapa fisikoak ere; sartu eta erabili nahi dituzunak

Afrikako erliebea

Ikasi mapa hauekin, prest?, animo, txapeldun!!!
Mendiak,mendikateak, basamortuak, goi lautadak, zazpi dira errezak dira.
Zenbat aldiz errepikatu behar izan duzu %100 igarri arte?

Aurrera goaz, pixka bat zailago, Afrikako kostaldea, lurmuturrak, golkoak, itsasoak, itsasarteak, golkoak, ozeanoak, hogetalau dira, zein pasada...
Eta oraingoan zelan, %100era ez zarela heldu naiz eta askotan saiatu, ni ere ez lasai.

Bukatzeko lakuak eta ibaiak hamabost dira, zer da hori zuretzat? Lortzen baduzu, idatzi ahal didazu esanez nola joan zaizun eta ez baduzu lortzen ere.

Holako mapak gustokoak badituzu denetarikoak dituzu, Espainiakoak, autonomi elkarteetakoak, Frantziakoa, Munduko mapak, Afrikakoak, Amerikakoak, Asiakoak, sartu eta erabili nahi dituzunak.