lunes, 16 de marzo de 2009

Euskal Herriko hiriburuen sorrera

Korrika 09 datorrenez, gu ere "korrika" hiriz hiri (beharrezkoa) eta ausartzen direnak herriz herri (borondatezkoa). Hau da hurrengo lana, taldeka egiteko.
Euskal Herriko hiriburuen sorrera, noizkoa da? Bilbo, Donosti, Gasteiz, Irunea, Baiona, Donibane Garazi, Maule... . Ariketa hau egiteko maps google erabiliko dugu bertan hiriburu bakoitzari buruz datu hauek ipiniz:
- Noiz sortu zen
- Nork eman zizkion foruak edo hiri karta
- Gaur egun zenbat biztanle ditu
- Eta beste bi ezaugarri zuok aukeratuak
(informazio hau ateratzeko erabil dezakezue wikipedia edo beste informazio iturri batzuk)
- Gehitu ere argazki bat hiri bakoitzeko baina aintzinekoa
- Eta bukatzeko hiria erakusten duen bideoa (hau Youtubetik edo beste tokiren batetik hartu)

Ariketa bukatuta dagoenean zuen blogera igo.

Horrela geratuko zaizue.


Ikusi mapa handiagoa

1 comentario:

  1. Kaixo, Andoni:
    ASko gustatu zait zure bloga eta ikusten dudanez, nik baino gehiago sakondu duzu mundu berrri honetan.
    Uste dut, zuk proposatutako, ariketa asko egiten saiatuko naizela, baina oposaketekin amaitu eta gero.
    Jarraitu ikasten eta aztertzen, gero nik, zugandik, ikasteko.
    Marian S-B

    ResponderEliminar