jueves, 5 de noviembre de 2009

Nola deskargatu youtubeko bideo bat


Mozilla firefox erabili behar duzu nabigatzaile moduan, oraindik ez baduzu hasi erabiltzen, sofware librea da eta primeran dabil, hemendik jeitsi dohainik . Firefoz mozillak gero eta gehigarri gehiago ditu. Horien artean clik youtube video download deitzen den gehigarria aurkitu eta deskargatu. Aurkitzeko firefoz mozillaren webgunera joan eta bertan gehigarrietan bilatu.

Hurrengo urratsa zabaldu youtubetik deskargatu nahi duzun bideoa, hori egin eta gero ikusten baduzu bideoaren behekaldean ezkerrean agertzen da zenbat aldiz ikusia izan den bideo hori eta bere ezkerrean zerbait berria ikusiko duzu, horrelako zerbait FLV MP4 GP3. Klikatzen baduzu MP4 baduzu jetsita, gorde nahi duzun tokian, nahi duzun izena ipinita, baina kontuz mantendu behar diozu MP4 hori, adibidez artxiboari deitu ahal diozu nirebideoa.mp4 ; eta baduzu gordeta.

Azken gauza ikusteko edozein erreproduzitzaileak ez du balio, zuk normalean erabiltzen duzunak ez badizu balio, ziur honekin ez duzula izango arazorik, hau ere sofware librea eta denetarik irakurtzen du, hemen helbidea deskargatzeko dohainik, VLC media player

No hay comentarios:

Publicar un comentario