Zertarako kronometroa? Klasean dauden denborak kontrolatzeko, bai irakasleak, bai ikasleak.
Arbela digitalean bistan izan ahal duzu kronometroa. Ikasleei ematen diezula 30 minutu lanen bat burutzeko, martxan jarri kronometroa, soinu batekin denbora agortu dela esango dizu. Denak ikusi ahal izango dute, eta denbora kudeatu.
Batzutan Eskola 2.0 programako minieramangarriak, portatilak, erabiltzen ari garenean ikasleekin ez gara denboraz oroitzen, konturatu gabe klase aldaketa dator eta dena batu gabe. Nahiko praktikoa izan daiteke bost minutu lehenago bukatu, lasai batu ahal izateko, eta bere tokian dena gordetzeko. Kronometroak gogoratuko digu.
Sarean programa desberdinak daude, hemen duzue horietariko bat e-Counter. Bertatik jaitsi ahal duzue.
No hay comentarios:
Publicar un comentario