lunes, 30 de noviembre de 2009

Arte gotikoa, aurkezpena, ikasleek parte hartzeko

Arte gotikoa DBHko bigarren mailan erabiltzeko egindako aurkezpena duzue hemen, honetarako photo peach erabili dut.
Zu ere animatzen bazara egitera hemen aurki dezakezue tutoriala

ARTE GOTIKOA on PhotoPeach

martes, 24 de noviembre de 2009

viernes, 20 de noviembre de 2009

Googleren zerbitzuak eta askoz gehiago... tutorialak


Zoriondu nahi nuke Makina Erremintaren Institutoak egin duen lana, bere webgunean "manualak" deitzen den atalean zenbat nahi tutorial agertzen dira. Adibidez bat googleri buruzkoa; Google, bilatzaileen bilatzailea zena, makina bat zerbitzu eskaintzen dituena bilakatu da: posta elektronikoa, agenda, blogak…. . Beste manual asko agertzen dira, merezi du bertatik buelta bat ematea. Euskaraz, gazteleraz eta ingelesez daude.

miércoles, 18 de noviembre de 2009

Zure blogerako bilatzailea jarri nahi duzula?


Batzutan ondo dator blogean bertan bilatzaile bat izatea, nahi duzun hitza ipiniz, hitz hori duten sarrerak agertuko zaizkizu.Eskerrak emanez Angeli truko txiki honegatik, hemen duzue bidea, besterik gabe itsatsi behar duzue artxibo honetan topatuko duzuen kodea.
Non itsasi behar duzuen, ba bidea hau da, nueva entrada, diseño, añadir un gadget, HTML/ javasscript eta hona heltzen zarenean itsasi kodea, gorde eta badago.

Altxorraren bila, arte erromanikoa lantzen


Hemen duzue Arte erromanikoa lantzeko altxorraren bila bat, hiztegia, aurkezpena, bideoa eta bukatzeko egin behar duten lantxoa. DBH 2. mailan erabili dut.

viernes, 13 de noviembre de 2009

Web 2.0n entzun, ikusi idatzi eta sortu

Leioako berritzegunean Ana Basterra eta Fernando Mugak egindako lana duzue hemen. Web 2.0k ematen dituen aukera batzuk sakonduz. Eskerrik asko Ana eta Fernando eta on dagizuela guztioi.

DIRECCIONES

Google eta bere posibilitateak

Hemen dugu google eta bere munduko aukera batzuk . Leioako berritzegunean egindakoa, Pilar Etxebarria, Enrique Arce eta Begoña Magrok egin dute eta eskertzen diogu.
Google ikastaroa

jueves, 12 de noviembre de 2009

Arte erromanikoa, aurkezpena, ikasleek parte hartzeko

Arte erromanikoa DBHko bigarren mailan erabiltzeko egindako aurkezpena duzue hemen, honetarako photo peach erabili dut.
Zu ere animatzen bazara egitera hemen aurki dezakezue tutoriala

arte erromanikoa on PhotoPeach

PHOTO PEACH aurkezpenak egiteko tresna

Photo peach aurkezpenak egiteko beste tresna bat dugu. Errez ikasteko eta erabiltzeko, irudia, letra eta soinua erabiliz, oso dinamikoa bihurtzen du gauzatzen duguna. Leioako berritzeguneak antolatutako jardunaldi digitaletan azaldu digute. Eskerrak eman berriro ere Ana Basterra eta Fernando Mugari egin duten lanagatik. Prestatu duten tutoriala merezi du, hemen duzue.

viernes, 6 de noviembre de 2009

A gripearen negozioa

Erandio BHI Ikastetxeko ikasle batzuk euskarara itzuli dute aurkezpen hau, eta zuen esku ipini nahi dute. Bai beraien lanari buruz eta baita A gripeari buruzko zuen iritziak jaso nahi dituzte. Idazteko gogoz geratzen bazarete hemen beraien helbidea erandiokojatorrak@gmail.com.

bideoak eta audioak deskargatu


Programa honekin modu errez batean jeitsi ahal dituzu nahi dituzun bideoak edo bideo horien musika bakarrik. Bere izena aTube catcher
Ez du ia azalpenik behar ere ez. Berehala ulertuko duzu, gazteleraz dago.Argi dago zer egin behar den
- aukeratu nahi duzun bideoa (youtube, google... edo nahi duzun tokitik), kopiatu bere helbidea eta itsasi eskatzen dizun tokian.
- hurrengo pausua argi dago ere aukeratu non nahi duzun gordetzea
- gero aukeratu zein formatuan nahi duzun, ikusiko duzunez denetarik dago, bakarrik musika nahi baduzu mp3... edo bideo nahi izanez gero mp4, avi...
- eman deskarga eta listo.

jueves, 5 de noviembre de 2009

Euskalbar, hiztegiak, enziklopediak...euskeraz esku

Bai hemen dugu euskalbar, mozilla firefoxen nabigatzailearen beste gehigarri bat, lan egiten duzun guztietan euskerazko hiztegi, enziklopedi etabar esku, aurrez aurre ezer zabaldu barik, zure pantailan goikaldean geratuko zaizu betirako. Sartu Mozilla Firefoxen eta bere gehigarrietan bilatu eta deskargatu, zuzen nahi baduzu sartu hemen eta jeitsi

Nola deskargatu youtubeko bideo bat


Mozilla firefox erabili behar duzu nabigatzaile moduan, oraindik ez baduzu hasi erabiltzen, sofware librea da eta primeran dabil, hemendik jeitsi dohainik . Firefoz mozillak gero eta gehigarri gehiago ditu. Horien artean clik youtube video download deitzen den gehigarria aurkitu eta deskargatu. Aurkitzeko firefoz mozillaren webgunera joan eta bertan gehigarrietan bilatu.

Hurrengo urratsa zabaldu youtubetik deskargatu nahi duzun bideoa, hori egin eta gero ikusten baduzu bideoaren behekaldean ezkerrean agertzen da zenbat aldiz ikusia izan den bideo hori eta bere ezkerrean zerbait berria ikusiko duzu, horrelako zerbait FLV MP4 GP3. Klikatzen baduzu MP4 baduzu jetsita, gorde nahi duzun tokian, nahi duzun izena ipinita, baina kontuz mantendu behar diozu MP4 hori, adibidez artxiboari deitu ahal diozu nirebideoa.mp4 ; eta baduzu gordeta.

Azken gauza ikusteko edozein erreproduzitzaileak ez du balio, zuk normalean erabiltzen duzunak ez badizu balio, ziur honekin ez duzula izango arazorik, hau ere sofware librea eta denetarik irakurtzen du, hemen helbidea deskargatzeko dohainik, VLC media player

miércoles, 4 de noviembre de 2009

"todo arte" , arteari buruzko bloga

Arteari buruz nahi dituzun argazkiak, arte mota desberdinak adierazteko, klasean ikusteko eta ikasleekin lantzeko, hemen dituzu http://arteinternacional.blogspot.com/